Zer gertatzen da EdukaBilbo, Gurasoen Elkartea eta gure ikastetxea hezkuntza campus bat diseinatzeko elkartzen direnean? Zure seme-alabak aste santuko oporretako egunak aprobetxatzeko behar duzun aukera sortzen dela hain zuzen ere, ondo pasatuz eta askotariko tailer eta jardueretan zuzenean parte hartuz… laburbilduz: ondo pasatuz ikasi… ikasi ondo pasatuz… Agian, ONDO PASATZEN IKASI ere?

Tailerra 3 urtetik aurrerako edozein umeri dago zuzendua (ikastetxekoa zein kanpokoa izan daiteke). Prezioa egunean 12€-koa da (Gurasoen Elkarteko ikasleek 2€-ko deskontua izango dute) eta haurtzaindegiko zerbitzua izango dugu aldi berean gure geletan.

Azkar ibili, izen emateko epea martxoaren 16an bukatzen baita.