Gaur Abenduak 4 Euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu Madre de Dios Ikastetxean. Egun bat beranduago bai, baina  indarrez beteta, egunero Euskararekiko egiten dugun bezala. Familia batean urtean behin urtebetetzea ospatzen da, baina maitasuna egunero transmititu eta landu egiten da, eta horrela saiatzen gara Euskararekin eskolan, pausoz pauso Euskararekiko jarrera positiboago bat  goaz lortzen eta gure egunerokotasunean sartzen, ez bakarrik derrigorrezko esparruetan, gure bihotzean ere.

Egun polita da euskarak dituen aukerak ikusteko, horretarako goiz osoan zehar tailerrak izango ditugu trebatzeko eta ondo pasatzeko. Azkenean talo batekin bukatuko dugu jaia, baina Euskera 365 egunez bihotzean eta ahoan eramango dugu.

Zorionak EUSKALDUN guztioi, Zorionak EUSKARA IKASTEN zaudetenoi eta batez ere Zorionak egunero EUSKARAZ hitz egiten SAIATZEN zaretenoi!!!

 Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena! “
 
​       Euskara maitea,luzarotik mantendua eta  gure artean erabilia.
​      Gure arbasoen ondarerik ederrena ,bultzatu​ eta zaindu behar dugu.
      ​Zure eguna opspatzen da gogoratzeko daukagun altxorra etorkizunera ere helduko dela eta gure gazteak direla itxaropen handiena.​
Euskara euskara jalgi hadi plazara!​