Hezkuntza komunitateari, familiei, lagunei eta Madre de Diosen Hezkuntza Proiektua babestu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi diegu, Hezkuntza Marketingeko Nazio Sarietan botoa emateagatik. Zuei esker, Ikastetxea lehenengo postuan geratu da eta 700 boto baino gehiagoko aldea lortu du beste hautagaiarekin alderatuta.

Madre de Dios Ikastetxearen hautagaitza, Web Orri onenaren kategorian finalista aukeratua izan zen, estatuko 600 proposamen baino gehiagoren artean. Egintza bat, berez aitortza handia adierazten duena.

Emaitza hau erabakigarria ez bada ere, espero dugu epaimahai profesionalak berretsia izatea. Itxaropen horrekin, otsailaren 2an Madrilen izango den sarien banaketara joango gara.

Sariarekin bueltatu ala ez, lan ona egin dugu. Eskerrik asko!

Resultados de las votaciones - Premios Nacionales de Marketing Educativo