Hurbileko eta kalitatezko formazioa, egiaztatutako emaitzekin

Matrikula - Batxilergoa 2018-2019 ikastaroa

Madre de Dios Ikastetxeak edozein Unibertsitateko Gradu edo Heziketa Ziklo egiteko Batxilergoa eskaintzen dizu. Hori, hurrengo irizpide pedagogiko eta metodologikoetan dago oinarrituta:

  • Esperientziala eta aktiboa: Eginez ikasi.
  • Mediatiko eta teknologikoa: komunikabide sozialeko kulturan bizitzeko prestatzen ditugu eta tresna informatikoen erabilera profesionala sustatzen dugu.
  • Kooperatiboa eta soziala: elkarlanean jarduten duten taldeak sortzen ditugu, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzen dituztenak.
  • Autonomoa: ikaslea bere ikaskuntzaren arduraduna da eta hezitzaileak pertsona bakoitzaren ikasketa iturriak sortzen dituen lidergoari ekiten dio.
  • Pertsonalizatua: pertsona guztien gaitasunak garatzen dira eta ibilbide akademikoari egokitzen zaio.
  • Hurbila: pertsonaren alde gizatiarra sustatzean zentratua.
  • Oso kualifikatua: lan munduan sartzeko gaitasun altukoak.
  • Eleanitza: mundu aldagarri eta globalizatu honetako hizkuntza beharrei egokitua.
  • Eta gaienera, ikaskuntza proaktiboa, positiboa, dibertigarria eta grinatsua.

Madre de Dios ikastetxeak Batxilergoko bi modalitate ditu:

  • Zientzia Batxilergoa
  • Giza eta gizarte-zientzien Batxilergoa

Ikasketa plana:

Egin klik irudian handiago egiteko

Batxilergo Koadrantea

Batxilergo duala:

Eleaniztasuna sakondu eta bultzatu nahi dugunez, Madre de Dios Ikastetxeak “Academia Corporation”ekin hitzarmen bat sinatua dauka. Estatu Batuetako eskola erakunde hezitzailea da, 150 ikastetxe baino gehiago ditu Estatu Batuetan eta 3. DBHtik aurrera ikasleei eskaintzen die Batxilergoko titulazio bikoitza, Espainiarra eta Estatu Batuarra.

Programa honi esker, parte hartzen duten ikasleek, haien Bigarren Hezkuntzako azkeneko bi urteetan (3. Eta 4. DBH) eta batxilergoko bi urteetan, gure ikastetxean eta Estatu Batuetako High School batean egongo dira matrikulatuak, bi ikasketak aldi berean eginez.

Programa Online egiten da. Ikasleek guztira 6 kreditu osatu beharko dituzte eta gure ikastetxean baliokidetutako ikasketekin batera Estatu Batuetako “High School” titulazioa lortu ahal izango dute.
Gainera, “Diploma Bachillerato Dual Internacional” programak balio eta abantaila asko eskaintzen dizkie ikasleei. Hiru helburu nagusi azpimarratu ditzakegu:

  • Hizkuntz murgiltzea, ikaskuntza eta lan inguru batean.
  • Teknologia murgiltzea, % 100 Online, irakasleak, plataforma, tresnak, komunikazioa etab.
  • Murgiltze pertsonala, kudeaketan, esfortzuan, ardura, antolakuntza eta ikaslearen heldutasuna ikasketa eta lanarekin.

Adostutako hitzordu bat nahi baduzu galdetegi honen bidez egin

Zure hitzordua telefono honen bidez ere adostu dezakezu: 944 745 410, edota posta elektronikora mezu bat bidali zure datuekin: secretaria@madredediosbilbao.es

Zure zain gaude!

Izena (*)

E-maila(*)

Telefonoa(*)

Iruzkinak

*Derrigorrezko eremua