Adimen guztietan heziz

Matrícula curso 2019-2020

Lehen Hezkuntzak gure ikasleen adimen guztiak garatzea du helburu.

Helburu hau aurrera ateratzeko Adimen Anizkoiak, ikaskuntza esperientziala, pentsamenduaren trebetasunak, ebaluazio eredu berria eta banakako ikaskuntza oinarri dituen heziketa proiektua proposatzen dugu.

Hezkuntza berrikuntzarako metodologia hauek guztiek Lehen hezkuntzako etapako garapenean garrantzi handia dute, azken urte hauetan garatuz joan direnak. Gure ikasleek pentsamendu aktiboa izateko gero eta gaitasun handiagoa dute eta honek egoera batzuei aurre egiten laguntzen die eta horiek gainditzeko hainbat aukera arrakastatsu ere ematen dizkie.

Entusiasmat

EntusiasMATekin ikasle guztiek haien adinera egokitutako hainbat kontzeptu ikas ditzakete, betiere manipulazio, behatze eta esperimentaziotik hasita. Haur hezkuntzatik pentsamendu abstraktua eta dedukzioa landu dugu eta lehen hezkuntzako etapa honetan garrantzi handia du.

  1.  Pentsatzeko istorioak. Helburu nagusia ikasleen zentzu komuna garatzea da eguneroko egoerak irudimenarekin konpontzeko. Istorioek sorpresak dakartzate, beti ezin da errutina aritmetikoa aplikatu, beste irtenbide batzuk bilatu behar dituzte. Jarduera hau taldeka lantzen da, baliozko konponbideak izan daitezkeen hainbat aukera bilatuz. Denok elkarbanatzeen dugu dugun ezagutza, emaitza bat lortzeko eta prozesuan zehar ikasteko.
  2.  Kubo zenbakidunei buruzko kalkulua lantzen da eta aritmetika tradizionalaren praktika asko egin daitezke. Gainera, probleman identifikatu eta ebazteko aukera ematen du.
  3.  Matijolasek, mahai joko dibertigarriak direnak, gaitasun matematikoak eta taldekako lanari esker lortutako ikasketa praktikatzea ahalbidetzen dute.
  4.  Nire Matematika Egunerokoan ikasleen datuak, ideiak, hausnarketak eta jolasteko erabili dituzten estrategiak idatz ditzakete, baita matematika esperientziaren arrakastak eta porrotak ere.

Proiektu eleanitza

AMCO HEZIKETA PROIEKTUAK, ingelesa ikasteko ikaskuntza berritzailea proposatzen du. Adimen Anizkoietan oinarritutako teknologia eta pedagogia teoria eta tresnak erabiltzen dira horretarako.

Metodo honen bidez ikasleengan hizkuntzaren funtzionaltasunaren hazia ereitea lortzen dugu, hau da, hizkuntzaren erabileran egonezina eta izaera positiboa sortzen dugu. Hirugarren hizkuntza sendotzeko modurik onena dela uste dugu, Euskararekin egiten den lan guztia alde batera utzi gabe, gure ikaskuntzaren komunikazio hizkuntza ez ezik, gure hezkuntza komunitateko komunikazio tresna izatea ere nahi baitugu.

Pentsamendu estrategiak

Estrategia hauek dira Madre de Dios ikastetxean ikasketa garatzeko erabiltzen ditugun tresnak. Lan egiteko eta jarduerak planteatzeko modu hau desafio intelektuala eragiten du ikasleengan, norberaren ikasketa baldintzetara egokitua dagoena. Ikasle bakoitzak estrategia hauek garatzen ditu haien gaitasunak handiagotzen diren heinean.

Hezkuntza autonomia sortu nahi dugu gure ikasleengan, norbera izan dadila ikasketa erritmoa kudeatzen duena. Irakasleen laguntza eta ikuskapenarekin, izan daitezela gai haien prozesua eta ezagutza kudeatzen. Estrategia hauen bidez, hausnarketa sortu nahi dugu ikasleengan eta momentu horiek mesedegarri egin, bizi eta ikasten duten guztia finkatu dezaten.

Ikasketa kooperatiboa

Hain globalizatua dagoen mundu honetan ezin dugu alde batera utzi gure ikasleek garatu beharko duten lan mota: kooperazioan oinarritutako lana, komuneko helburu bat lortzeko denon esfortzua. Lan egoera hauek ikasle bakoitzak berarentzako eta taldeko beste guztientzako emaitzak eragin behar ditu. Hau guztiagatik, gure eguneroko eginkizunean, Kooperazio lana kontuan hartzen dugu eta honek gizabanakoa garatzeko duen modua besteekiko harremanetan. Garrantzitsua da ikasleek argi izatea taldeko guztiek ezarritako helburuak lortu ezean, norberak ere ez dituela lortu jakitea.

Garapen pertsonala

Berrikuntza guzti hauek ez lukete zentzurik izango pertsonari berari ez bagenioke emango garrantzia. Gure izaera Kristauetik garapen intrapertsonala, izpirituala eta jakingarria beharrezkoa ikusten dugu, gizabanako bakoitza pertsona emozional eta espiritualki egonkorra egiten duena, sentimenduak kudeatzeko eta beharrei egokitzeko gai dena. Emozionalki egonkorra den ikaslea bermatzen badugu, askoz errazagoa izango da kurrikulu gaitasunak eskuratzea.

Educación en la ecología Colegio Madre de Dios

A21

Adimen ezberdinak lantzeko inguru aproposa daukagu. Hirigunean gaude baina gure Ikastetxeak inguru natural pribilegiatua du, adimen naturala garatzeko aukera paregabea da baita Inguruarekiko erantzunkidetasuna ere. Gure ikasleek lortutako ezagutza hauek Gure Ortuan (Ikastetxeko ortuan) eta bere ingurune naturalarekin dituzten esperientzietan oinarritzen dituzte.

Ingurune hau ez litzateke dena izango Ekologia Kontzientziarik gabe, ikasleek pixkanaka bereganatzen dutena. Arlo kurrikularrean bereganatzen duen ezagutza naturalista guzti hau, errealitate hurbilera ere aplikatzen du ikasleak.