Guraso elkartea

Hasteko, eskerrak eman Batzordea osatzen duten partaideetako bakoitzari, hezkuntza komunitateari eskaintzen dioten denbora eta esfortzuagatik. Denok gara GE eta zuen elkarlanak funtzionamendu egokia ahalbidetuko du.

Personal - Colegio Madre de Dios

Oraindik elkartekideak ez direnak parte hartzera animatu nahi ditugu, zenbat eta gehiago izan orduan eta pisu handiagoa izango baitute gure proposamenek.

Zuzendaritza taldearen bilerak aldizkakoak dira eta gure lokalean egiten dira, Areto Nagusiaren ondoan. Bileren datak Sphiralen argitaratzen dira, Ampa Guraso Elkartearen taldeetan.

Zuzendaritza taldea:

  • Presidentea:  Nekane Pujana
  • Presidente ordea:  Carlos García
  • Idazkaria:   Iñaki Etxebarria
  • Diruzaina:  Selene Beldarrain
  • Eskola Kontzeiloa:  Sonia Galiana, Dani Samperio, Mª José García
  • Outletaren arduraduna:  Mamen Gómez
Kideak
  • Asier García
  • Itziar Ardanaz
  • Iñigo Pombo
  • Javier Goikoetxea
  • Koldo Sánchez
  • Mamen Iglesias
  • Yojana González
  • Rebeca Ibáñez

GUREKIN KONTAKTUAK JARTZEKO teknologia berriak ere erabiltzen ditugu:

  • Telefonoa:  688 666 189
  • Posta elektronikoa:  ampa@madredediosbilbao.es 
  • Facebook: AMPA COLEGIO MADRE DE DIOS BILBAO
  • Sphiral: Grupos del Ampa Guraso Elkartea
  • Twitter: @ampamadrededios

Egiten ditugun jarduerak

Aurtengo ikasturtearen helburu nagusia azken urte hauetan hasi ditugun jarduerak indartzea da. Horretarako zentroaren, irakasleen eta partaide berrien laguntza behar dugu.

Guraso Batzordeak gero eta gehiago funtzionatzen du lan talde autonomo txikien bidez. Ahaleginak ohiko lan batzordeetara bideratzen ditu Guraso Elkarte bizi eta dinamiko bat eratuz.

  • Eskola Kontseiluan hartzen dugu parte. Bertan, entzun, lagundu eta Ikastetxeko guraso guztiak ordezkatzen dituen ekimenak aurkezten ditugu.
  • Haurtzaindegia antolatzen dugu eta horri esker zuen seme-alabak utz ditzakezue bertan bileretara joan ahal izateko.
  • Bigarren eskuko uniformeen eta liburuen salmenta antolatzen dugu; Batu, hautatu eta saldu egiten ditugu eta lortutako dirua GEren kontuan sartzen da.
  • Urte amaierako jaialdia finantzatu eta antolatzen dugu; afari familiarra, puzgarriak, tailerrak, emanaldiak, DJa, txokolatada…
  • Errege Magoen bisita finantzatu eta antolatzen dugu; opari banaketa, gozokiak, zozketak, musika eta sorpresa bat edo beste.
  • Trinitate Ama kirol topaketa finantzatu eta antolatzen dugu.
  • Urteko Ekintza Plana diseinatu eta kudeatzen dugu eta horri esker, guraso elkarteei ematen zaien diru-laguntza lor dezakegu.
  • Informazio eta komunikazio bideak errazten ditugu, hezkuntza komunitateko partaide guztien arteko erlazioak bermatzeko, informazio argi eta eguneratuarekin. Hau kudeaketa argi baten adierazgarri da.
  • Elkarteko ekonomia eta administrazio kudeaketa modu eraginkor, argi eta kalitatezkoan daramagu.
  • Domund ospakizunaren finantzaketan eta antolaketan laguntzen dugu.
  • Bigarren batxilergoko graduazioaren afaria finantzatzen dugu, eta orla ko-finantzatzen dugu.
  • Haur hezkuntzako ikasleen graduazio jaialdia finantzatzen dugu, baita lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleen graduazio txangoa eta bigarren hezkuntzako laugarren mailako ikasleen graduazio bazkaria ere.
  • Liburutegia ko-finantzatzen dugu, ordutegia 16.30etatik 17.30etara luza dadin.
  • Ikastetxeko urtekaria finantzatzen dugu.
  • Gurasoen eskola finantzatzen dugu, ikastaro eta mintegiekin.
  • FECAPPen hartzen dugu parte, Bizkaiko Familia-gurasoen eta Ikasleen gurasoen Federazio Katolikoa.
  • Gabonetako loteria kudeatzen dugu. Urtebetetzeak ospatzeko txokoa kudeatzen dugu. Ikastetxetik bertatik egiten diren jarduerak finantzatzen ditugu; Dance Exhibitioneko partaideen opariak eta otordua edo ikasleentzako izozki banaketa esaterako.
  • PINerako sarrerak finantzatu eta kudeatzen ditugu.
  • Haur hezkuntzako sarrera berriaren eskaera eta jarraipena kudeatzen dugu.