Urtero garai honetan gertatzen den legez, aurten ere ireki egiten dugu 0 eta 3 urte bitarteko umeak matrikulatzeko epea.

4 hilabetetik gorako haurren heziketa da gure konpromisoa. Euren gaitasun eta iaiotasunak sendotu eta garatu gura ditugu, afektibitatez beteriko giro eraginkor eta atseginean; izan ere, uste dugu horrela prest egongo direla etorkizuneko gizartean jarduteko.

Lehendabiziko urteetatik hasita ekiten diogu erabateko berrikuntzari.  Euren sormena, zentzuak, psikomotrizitatea, trebetasunak…pizten ditugu, hezkuntza-programa aurrerakoien eta irakaskuntza eleaniztunaren bitartez.

 Madre de Dios Ikastetxean, hezkuntza-berrikuntzan dihardugu etengabe, zientziak bermaturiko eta mundu osoak onarturiko programen bidez: Glenn Doman-en Estimulazio Goiztiarra eta Howard Gardner-en Askotariko Adimenak, esate baterako.

Gure xedea ez da laguntza-haurtzaindegia izatea. Erabateko prozesu hezigarria eskaintzen dugu, umeen adimen guztiak garatzeko baliagarria izango dena; izan ere, gure hezkuntza-proposamenak lau hilabetetik 18 urterako haur eta gazteak hartzen ditu aintzat, eta ikasleen gaitasun eta trebetasunak garatzeko eratua dago.

Hori guztia erakusteko, gure Haur- Eskolan abenduaren 2an eta 14an izango ditugun Sarrera LIbreko Egunetarako deia egin gura dizuegu. Bertan, zehatz-mehatz azalduko dizuegu zein den gure ikastetxearen hezkuntza-proiektua eta, horrezaz gainera, zuen seme-alabek ikastorduan erabiliko dituzten guneak ikusteko parada ere izango duzue.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue telefono honetara: 94 475 99 83. Bestela, bialdu e-posta secretariainfantil@madredediosbilbao.es helbide elektronikora.

Bertan izango gara zuen zain! 

Deskargatu gure informazio-liburuxka hedatua hemen, matrikulazio-prozesuaz edota gure hezkuntza-proiektuaz berri gehiago jakin gura izanez gero.

Bere lehendabiziko urteetatik erabateko berrikuntzari ekinez!