Erizaindegia

//Erizaindegia
Erizaindegia 2017-12-18T18:15:22+00:00
Colegio Madre de Dios

Osasun zerbitzua eta Eskola asegurua, 2017-2018 ikasturtea

Madre de Dios Ikastetxeak zuzeneko erizaindegi zerbitzua eskaintzen du, ikastetxeko ikasle guztientzako oinarrizko arreta ematen duena. Izaera unibertsala duen zerbitzua da. Zerbitzu hau behar denean edo istripua izatekotan mediku zerbitzua beharrezkoa denean, jarduera protokoloa hurrengo hau izango da:

Eskola ordutegian zehar ikasleren batek istripuren bat izaten badu, ikastetxeko arduradun bati jakinarazi beharko dio berehala. Honek erabakiko du erizaindegira eraman edo ez. Joatekotan, zauri motaren edo lesioaren arabera erizainak artatuko du edo eskolako aseguruaren mediku baten balorazioa eskatuko du. Lesioa ikastetxean bertan artatu ahal bada, medikuak tokian tokiko tratamendua egingo du eta pazienteari buruzko informe labur bat idatziko du familiarentzako edo telefono bidez jakinaraziko die, beharrezkoa dela pentsatzen badu.

Enfermería Colegio Madre de Dios

Medikuak erabakitzen badu lesio motagatik ikaslea ospitale batera joan behar duela, azterketa, balorazio edo tratamendu hobea egiteko, telefono bidez jakinaraziko zaie familiako kideei. Hauek ikastetxean hartuko dute ikaslea eta istripuaren mediku agiriarekin egokitu zaien osasun zentrora joango dira. Haur Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailara arte, IMQ Zorrozaure edo Quiron Ospitalera joan beharko dira, MGS aseguru etxeak osasun arreta hitzarmena baitu. DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleen trasladoak derrigorrezko aseguru etxearen bidez egingo dira, Osasun Publikoko Oospitaletara edo Virgen Blanca klinikara.

Dena dela, bideratzeak ikastetxeko erizaintza zerbitzuak, mediku zerbitzuak edo Madre de Dios ikastetxeko arduradun batek eginak, zuzenduak edo aldez aurretik baimenduak izan beharko dira. Kasu horietan, familiek erabaki dezatela beraien borondatez osasun zentro pribatu edo publiko batera joatea aldez aurretiko baimenik gabe eta administrazio kontuak eta fakturatze kontuak bere gain hartuko dituzte.

Osasun zentroetara trasladoa, 112ren bidez egiten diren larrialdi handiko egoeretan izan ezik, ikasleen familia kideek egin beharko dute. Ez dute inondik inora ikastetxeko langileek, erizaindegi zerbitzuak edo mediku zerbitzuak egingo.