Comedor Colegio Madre de Dios

Jantoki zerbitzu integrala eta patio zainketa

Madre de Dios Ikastetxeak jantoki eta patio zainketaren zerbitzu integrala eskaintzen du. EUREST/SCOLAREST enpresa jantokiaz, patioaren zainketaz eta bazkaldu aurretiko eta ondorengo siestaz arduratzen da.

Zerbitzua lehenengo eskola egunean hasi eta azkeneko eskola egunean bukatuko da. Ordutegia 12:00etatik 15:30etara da. Txandak honela banatzen dira:

  • 12:00: Haur hezkuntzako lehenengo zikloa (Haur hezkuntzako eraikina)
  • 12:30: Haur hezkuntzako Bigarren zikloa (Haur hezkuntzako eraikina) eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloak (Eraikin nagusia)
  • 13:30: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (Eraikin nagusia)
  • 14:15: D.B.H. (Eraikin nagusia)
  • 15:00: Batxilergoa (Eraikin nagusia)

Erabilera

Zerbitzu honen erabilera borondatezkoa da eta honela kontratatu daiteke:

  • Ohiko erabiltzailea: urte osorako apuntatzen da. Kudeaketa hau tutoreak kurtso amaieran hartzen duen zirkularraren bidez egin behar da. Kobratzea banku helbideratzearen bidez egiten da hilero.
  • Noizbehinkako erabiltzailea (I): Egun batzuetarako apuntatzen da. 10 bonuko taloitegi bat hartuta eta eskudiruz edo banku helbideratzearen bidez ordainduko da. Bonu hauek erabili ezean, hurrengo ikasturtean erabili daitezke diferentzia ordainduta.
  • Noizbehinkako erabiltzailea(II): egunean bertan apuntatuko da eta zerbitzua eskudiruz ordaindu beharko du 10:00ak baino lehen bietako idazkaritza batean.

Menua

EUREST/SCOLAREST Kalitate oneko lehengaietan eta prestakuntza tradizionalean oinarritutako elikadura orekatua eskaintzen ahalegintzen da, horrela, aurrez prestatutako edo erdi prestatutako elikagaiak saihesten ditu.

Gure dietetika zerbitzuak irizpide hauek jarraitzen ditu menuak egiterako orduan:

  • Prestakuntzaren aniztasuna
  • Koloreen konbinazioa

Gomendatutako elikagaien sarritasunen irizpideei jarraitzen diegu, fruta, barazki eta arrainari dagokienak batez ere.