• Zure lagunak familiakotzat hartzen dituzu? Madre de Dios ikastetxea osatzen dugunontzat ere  ikastetxeko sendiaren kide dira.
  • Otsailaren 3tik eta 14ra bitartean zabalik egongo da gure ikastetxean matrikulatze-epea  2014-2015 ikasturterako Haur-Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.

Matrikulatze-epe honetan onura ekonomikoak eskaini gura dizkizuegu Madre de Dios ikastetxean,  zuen inguruko norbaitekin familia-bateratzeak sortzeagatik.

Ez da batere zaila. Gure ikastetxean matrikulaturiko  ikasleak dituen familia batekin elkartzen bazarete, eta sendi bien artean seme-alaba bi edo gehiago badituzue, Hirukide erakundeko familia ugariek dituzten onura ekonomikoak lortuko dituzue.

Ekimen berri honen baldintzak gure web orrialdean aurki ditzakezue;  halaber, famila-bateratze berri hau egiaztatzeko kupoia ere bertan izango duzue.

Gainera, urtarrilaren 28an sarrera libreko eguna izango dugu, Madre de Dios Ikastetxea Proiektua hurbiletik ezagut dezazuen.

PORTADA FOLLETO