Joan den ostiralean, azaroaren 10ean, gure ikastetxeak, Madre de Ikastetxeak, Gogorak (Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) antolatutako Oroimenaren Eguna ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen.

“Etorkizuna oroimenez, jakiteko eskubidea dugu!” lelopean, oroitzapenaren ardatz nagusia izan zen belaunaldi gazteenei Euskadin iragan hurbilean gertatutakoa transmititzea.

Parte-hartzaileek, gure esperientzia profesional eta pertsonaletatik abiatuta, memoria eraikitzen lagun dezaketen esperientziei buruz hitz egin genuen, eta, amaitzeko, transmisioari lagunduko dion ideia edo konpromiso bat hartu genuen.

Ekitaldiaren buru Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen, eta erakundeen, politikaren eta gizartearen ordezkaritza zabala izan zuen, baita joan den ikasturtean ikasgeletan landu genituen Adi Adian (Indarkeriaren biktimen testigantzak hezkuntzan) eta Herenegun (Euskadiko memoria berriaren ibilbide kritikoa) programen ordezkariak ere.

Urkullu Lehendakariaren hitzetan, oraintsuko iraganarekiko kritika hau da: “guztion lana, erakundeena, indar politikoena, gizarte-eragileena, familiena, komunikabideena eta baita eskolarena eta unibertsitatearena ere, horregatik etorri zarete hona, balioetan hezteak duen garrantzia gogoratzeko”.