Pasa den ostiralean gure aurtengo ziklo proiektuari, Superheroiak, hasiera eman genion; aurten gure heroi gogokoenei eskaintzen diegu: aitite eta amama.

Egun berezia eta zirraragarria izan zen. Eskerrik asko zuen barreengatik eta eskeinitako maitasunagaitik. Hoberenak zarete!

Proiektu hau oso garrantzitsua da talde osoarentzat, eta ilusio handiz egiten ari gara, uste baitugu guretzat oso inportantea dela haiek ere gure haurren bizitzan egiten duten hezkuntza-lana. Hauek dira: “Aititeak eta amamak”. “Gure Super Heroiak”

Proiektu honen bidez aitite/amamen figura baloratu eta nabarmendu nahi dugu. Haiekin partekatu nahi ditugu eskola-testuinguruaren barruko uneak eta, batez ere, beren ezagutzetatik ikastea.

“Madre de Dios ikastetxean, benetako super heroiak zaretela uste dugu eta, horregatik, ikasturte hau gure proiektuaren protagonistak izango zarete!