Aurten ere Madre de Dios Ikastetxeak gure hondar-alea jarriko du gure ingurune naturala hobetzeko. Joan den asteazkenean, hilak 16, DBHko 1. mailako ikasleek “natura-zaborra” kendu zuten gure itsasadarraren ertzean, eta aldi berean sailkatu zuten.

Ekintza Historiaurreko Museoaren proiektuaren parte da, eta paleontologo gisa lan egin dute gure zibilizazioaren aztarnak jasotzeko, hondakin-materialen bidez.

Ondorio gisa, historiaurrean HARRI AROA eta METALEN AROA aztertzen baditugu etorkizunean, PLASTIKOAREN AROA eta BEIRAREN AROA izango ditugu hizpide.

Naturaren aldeko 1m2 ekintza SEO/BirdLife GKEak bultzatzen du.

ZER DA 1m2? 1m2 LIBERAn laguntzen digun kontzeptua da, gure etxe komuna, natura, garbitzeko herritarren lankidetzaren motorra. Islatzen du ezen, guztion ahaleginarekin, metro karratu garbi asko lor ditzakegula eta eragin handia izan dezakeela gure ingurune naturalean.