Haur Hezkuntza

ESSEd Internacional: izaera bera 9 herrialdetako eta 4 kontinentetako 24 ikastetxerekin

MADRE DE DIOS IKASTETXEA berria estreinatzen ari da gaurtik aurrera munduaren aurrean aurkezteko moduan: ESSEd Internacional-ena. Marka horrek hezkuntza-proiektu beraren azpian batzen ditu Congregación de las Esclavas de la Santísima Eucaristía y de la Madre de Dios kongregazioak Espainian, Portugalen, Mexikon, Perun, Venezuelan, Angolan, Cabo Verden, Beninen eta Ekialdeko Timorren dituen 24 ikastetxeak. 4 [...]

HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO MATRIKULAZIOA 2026-2027

Otsailaren 2tik 13ra arte Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko epea zabalduko da. “Izateko eta hazteko leku bat” lelopean, 2026-27 ikasturterako kanpaina jarri dugu abian, non gure lehentasuna ikasleen ongizate emozionala lantzea den. Eskolak funtsezko zeregina du ongizate emozionalaren garapenean lehen urteetatik, familia-eremutik kanpo elkarrekin bizitzen ikasten den [...]

Urtarrileko hitzaldiak: Carlos González eta Mar Romera gure ikastetxean

Urtarrileko hitzaldiak: Carlos González eta Mar Romera gure ikastetxean Ikastetxetik atseginez jakinarazi nahi dizuegu datorren urtarrilean bi hitzaldi interesgarri antolatuko ditugula, hezkuntzan, hazkuntzan eta garapen emozionalean interesa duten familiei eta profesionalei zuzenduta. 📅 Urtarrilaren 15ean, asteazkena, 17:30etik 19:30era, Carlos González izango dugu gurekin, hazkuntzan eta haur-osasunean aditu ezaguna. “Autoritatea eta mugak. Hazkuntza kontziente eta [...]

GuGan Ekitaldia ESKOLA ETA FAMILIA : ongizaterako funtsezko lotura

Maiatzaren 23an, ostirala, Kristau Eskolak antolatutako Gugan Ekitaldia hartzeko ohorea izan genuen Madre de Dios ikastetxean. Eskola eta familien arteko lotura emozionalak indartzeko jardunaldi aberasgarria. GuGan hezkuntza komunitatean hezkuntza emozionala garatzeko Kristau Eskolaren proiektua da. Oraingo honetan, Bilboko Udaleko Hezkuntza Arloko zuzendari, Javier Riaño, eta Euskadi osoko 28 ikastetxe eta hezkuntza-erakundetako ordezkariak izan ditugu. [...]

HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO MATRIKULAZIOA 2025-2026

Zabalik dago epea Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko. “Pixkanaka helburu handiak lortzen” goiburuarekin, hasiera emango diogu 2025-2024 ikasturteko kanpainari. Gure lehentasuna ikasleen ongizate emozionala lantzea da. Eskolak zeregin garrantzitsua du ongizate emozionala txiki-txikitatik zaintzeko, familiatik kanpoko lehen gune publikoa baita bizikidetza ikasteko. Bertan, familian izandako harremanak bizikidetza sozialerako [...]

Aititeak eta amamak, gure superheroiak!!

Pasa den ostiralean gure aurtengo ziklo proiektuari, Superheroiak, hasiera eman genion; aurten gure heroi gogokoenei eskaintzen diegu: aitite eta amama. Egun berezia eta zirraragarria izan zen. Eskerrik asko zuen barreengatik eta eskeinitako maitasunagaitik. Hoberenak zarete! Proiektu hau oso garrantzitsua da talde osoarentzat, eta ilusio handiz egiten ari gara, uste baitugu guretzat oso inportantea dela [...]

Euskararen eguna Madre de Dios ikastetxean!

Gaur euskararen eguna Madre de Dios ikastetxean ospatu nahi izan dugu. Estreinakoz txikiak eta nagusiak batera egon dira ikasleek prestatu diztuzten tailer desberdinetan parte hartzen. LHtik Batxilergoraino leku batetik bestera euskaraokea, euskaldantzak, euskalmitologia, herri kirolak etabar egiten gozatu dute. Familiak parte hartzera gonbidatuta egon dira eta sekulako giro polita izan dugu!       [...]

2024-25 IKASTURTEAN HAURTZAINDEGIAN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALIK

Haurtzaindegien etapan (0-3 urte) 2024-2025 ikasturtean izena emateko kanpaina jarri dugu abian. "Urrats txikiak, helmuga handiak" lemapean, haien etorkizuneko lorpenak zehaztuko dituen lehen hezkuntza-etapa honen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ongizate emozionalari begiratzen diogu, eta familien beharretara egokitzeari, denborari eta zerbitzuei dagokienez. Horrez gain, 4 hilabetetik 18 urtera bitartean haurrak hezteko konpromisoa hartzen dugu, etorkizuneko [...]

3 urteko gelako haurrek animaliekin eta naturarekin gozatu zuten

Pasa den ostiralean “Bitxos Maruri -Jatabe” natur eskolan egon ginen. Han hainbat animalia desberdin ikusi, ezagutu, zaindu eta gozatu genituen! Zalantzarik gabe, esperientzia ahaztezina! https://www.instagram.com/reel/CrfkRWhgG7d/?igshid=YmMyMTA2M2Y%3D

Go to Top