MADRE DE DIOS IKASTETXEAK EUSKARARI BAI
Aurten ere, betiko moduan, euskara gure laguna gauden lekuan gaudela.
Aurten ere, betiko moduan, euskara gure laguna gauden lekuan gaudela.
Gorputz Hezkuntzako ikasgeletan, gure ikasleen garapen psikomotorak eskatzen duen jardueretan (gaitasun fisiko eta kognitiboetan) lanean jarraitzen dugu, araudi berriak egiten (ikastexean igarotzeko modu berriak, joko-arau berriak, distantzia sozialak, …), espazio ireki eta aireztatuetan jarduera gehiago egitea, materialen erabilera mugatua, musukoen erabilera,…helburu berberekin, ikasgai hau eskola-curriculumeko garrantzitsuenetakoa egiten dutelako. Gaur egungo Gorputz Hezkuntza irakasgaia, gazteen [...]
Pandemiak ez ditu ikasteko lehenesten ditugun gure apustuak. Musukoa jarrita bananduta egonagatik ere, lan kooperatiboa oztopo barik egin daiteke. Erdi-Aroko #gurekartamagick DBH 2.mailako Historia irakasgaian. Ekimen honetan pentsamendua nabaria egiten da #visualthinking estrategien bidez.
MAITANE ETA IRENE ERIZAINEK GURE IKASTETXEKO IKASLE OHIEK, OSPITALEETAN KORONABIRUSAREN AURREAN IZANDAKO ESPERIENTZIA KONTATU DIGUTE Mila esker gure ikastetxera etortzeagatik eta erizain gisa egoera honen aurrean izan duzuen bizipenaz hitz egiteagatik. DBH eta Batxilergoko ikasleek interes handiz jarraitu dute hitzaldia, ZIU.n (zainketa intentsiboetako unitatea), martxoko kolpe biralea edota NBE (norbere babeserako ekipoak) anti-covid-a zer [...]
Joan den asteartean, azaroak 3, Jubileu urteari hasiera eman genion Bilboko etxea sortu zeneko 75. urtea dela eta. Gaur egun eskatzen diren segurtasun neurriak jarraituz, Eukaristia bat ospatu gendun, Sor Irene Labraga, Kongregazioko Superiora Orokorra, ikasle ohiak, Nekane Pujana eta Paula Zorrilla eta ikastetxeko irakasleak eta langileak bertan zirela. Eukaristia Santuaren eta Madre de Dios [...]
BERRIZ ELKARREKIN! Madre de Dios Ikastetxean 2020/21 kurtsoari hasiera eman diogu. Ohiko hasiera alde batera utzita, segurtasun, osasun eta antolamendu neurriak bermatzeko asmoz. Modu honetan, gure eskola, elkarbizitzeko eta ikasteko leku segurua delarik. Kurtso hasiera ezberdina baina betiko gogo eta ilusioarekin!! Ongi etorri guztioi! #sartu
Garai zailak bizi ditugun arren, joan den ostiralean, ekainak 19, egun berezia izan zen 5 urteko ikaslentzako, "graduazio" ospakizuna modu desberdin batean ospatu zutelako. Ikasle bakoitzak etxean opari berezi bat jaso zuen.... Haur Hezkuntzako Orla!!! Urte hauetan bizi izandako oroimen politen oroigarri giza. Etapa berri bat hasiko da, eta ziur gaude amaitu dena baino hobeagoa [...]
Zorionak. Etxean altxor preziatu bat duzue, gure ordenagailuetako pantailetan distiratsu azaldu dena. Izan ere, ehun egun baino gehiago ibili dira buru-belarri, gero eta helduago, autonomia eta ardura handiagoa garatuz; bai Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako txikitxoak, baita laster Hautaprobari aurre egin beharko dioten Batxilergoko ikasleak ere. Eta tartean, zelan ez, DBHko nerabeak ere bai, gizaki [...]
Deseskaladaren faseei jarraituz eta Hezkuntza Departamentuaren jarraibideekin bat etorriz, datorren astelehenean, ekainak 15, Madre de Dios Ikastetxeak bere jarduera presentziala berrabiaraziko du 0, 1 eta 2 urteko ikasleekin. Zuen semearen/alabaren zaintza eta lana bateratzeko zailtasunak badituzue edo errealitate berrira egokitzen den hezkuntza-proiektu berritzaile eta desberdina nahi baduzu, deitu 944 74 54 10 telefono-zenbakira. #sartu!
Gaur, ekainaren 1etik eta kurtso amaierararte, Madre de Dios Ikastetxea-k bere ateak ireki ditu DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat. Ikasgeletarako itzulera Eusko Jaurlaritza-k ezarritako osasun-neurrien arabera egin da, hau da, ikasle, irakasle eta langileentzat, COVID-19 hedatzea ekiditeko eta sahiesteko. Oro har, neurriak hauexek dira: Joan den ostiralean eskolako desinfekzioa egin zen. [...]