Jarduerak

Ricardo de Burgos Bengoetxea futbol profesionaleko eta nazioarteko arbitroaren bisita

29 Azaroa, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak|

Azaroaren 21ean, asteartean, Ricardo de Burgos Bengoetxea izan dugu bisitan, UEFAko futbol profesionaleko eta nazioarteko ligako arbitroa. Bitartekotzari eta gatazken konponketari buruzko masterclass bat eskaintzen lagundu digu. Bere esperientzia profesionaletik, DBHko 3. mailako ikasleekin eta LHko 6., DBHko 1. eta 2. mailako ikasle laguntzaileekin arbitrajearen berezko elementuak partekatu ditu: inpartzialtasuna, justizia, enpatia eta lasaitasuna. [...]

Pertsonak eta natura elkartzeko gunea

17 Azaroa, 2023|Jarduerak|

Gune pribilegiatu bat dugu, non natura eta hiri-ingurunea elkarrekin bizi diren. Aukera hori topagune bihurtzea erronka bat da, eta Eskola Iraunkor gisa bereizteko bidean ekingo diogu. MAPUTXE BASOA forma hartzen ari da hezkuntza-komunitatearen bultzadarekin. Gure ikasle ekordezkariek eskoletatik jasotzen joan diren beharrak ekarri dituzte. Aldi berean, Gurasoen Elkartea baliabide ekonomiko, material eta pertsonalen bidez [...]

2024-25 IKASTURTEAN HAURTZAINDEGIAN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALIK

17 Azaroa, 2023|General, Haur Hezkuntza, Jarduerak, Ospakizunak|

Haurtzaindegien etapan (0-3 urte) 2024-2025 ikasturtean izena emateko kanpaina jarri dugu abian. "Urrats txikiak, helmuga handiak" lemapean, haien etorkizuneko lorpenak zehaztuko dituen lehen hezkuntza-etapa honen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ongizate emozionalari begiratzen diogu, eta familien beharretara egokitzeari, denborari eta zerbitzuei dagokienez. Horrez gain, 4 hilabetetik 18 urtera bitartean haurrak hezteko konpromisoa hartzen dugu, etorkizuneko [...]

MUSIKA IRAKASLEA LAN ESKAINTZA

14 Uztaila, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Hezkuntza, Jarduerak, Orokorra, Pedagogía, Proyectos, Teknologia|

LAN ESKAINTZA  MADRE DE DIOS IKASTETXEAN Madre de Dios ikastetxeak DBH-n Musika ikasgaia emateko irakaslea behar du (DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4). Interesatuak ikasgai hau emateko dagokion formazioa eduki beharko du. Titulazioaz gain irakasle masterra, EGA edo baliokidea eta ingeleseko B2 edo baliokidea (C1 nahiago) izan beharko ditu. Eskaintza hau 2/5eko jardunaldian (9 klase [...]

Voyage inoubliable en France 2023

26 June, 2023|General, Jarduerak|

Joan den ekainaren 13, 14, 15 eta 16an, frantseseko 30 ikaslek lau eguneko murgiltze linguistikoaz gozatu zuten Frantzian. Frantzia 2023 bidaiaren hamaikagarren edizioak Nouvelle-Aquitaine, Vienne eta La Charente-Maritime lurraldeetara eraman gituen, gure ikasleek ezagutzen ez zituzten eskualdeetara. Joan eta etorri, derrigorrezko geldialdia egin genuen Bordeauxen, UNESCOren munduko ondare izendatutako hirian. Bertan, tren turistiko bat [...]

4º DBH-ko ekonomiako ikasleak Egin eta Ekin sarietan

1 June, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak|

Joan den maiatzaren 12an, ostirala, DBHko 4. mailako Ekonomia taldea Egin eta Ekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza-lehiaketaren sari-banaketan izan zen. Bertan, ikastetxeko zenbait ikaslek eta ikasgaiko irakasleek, Xabik eta Asierrek, bideo baten grabazioan parte hartu zuten eta proiektuaren esperientzia kontatu zuten: enpresa bat sortzean eskuratutako ikaskuntzak eta hilabete hauetan bizi izan dituzten [...]

3 urteko gelako haurrek animaliekin eta naturarekin gozatu zuten

26 Apirila, 2023|General, Haur Hezkuntza, Jarduerak|

Pasa den ostiralean “Bitxos Maruri -Jatabe” natur eskolan egon ginen. Han hainbat animalia desberdin ikusi, ezagutu, zaindu eta gozatu genituen! Zalantzarik gabe, esperientzia ahaztezina! https://www.instagram.com/reel/CrfkRWhgG7d/?igshid=YmMyMTA2M2Y%3D

Lehen saiakuntza. Sekulako esperientzia

22 Martxoa, 2023|Jarduerak|

Aurten Madre de Dios Ikastetxeak parte hartu du First Lego League lehiaketan martxoaren 4an. Badirudi denborarik igaro ez dela, norgehiagoka honetan eskarmenturik gabeko hiru irakaslek, DBHko 3.mailako ikasleekin bat eginik, erronka honi ekin genionetik. Eta hura bai esperientzia ederra, bertan bizi izan genuena! Proiektua, ekimen guztien antzera hasi zen:  ikasleak taldetan banatu genituen, askotariko [...]

Erasmus+, esperientzia ikaragarria

20 Martxoa, 2023|Batxilergoa, Erasmus +, Erasmus +, Jarduerak|

Ostegunean, hirian zehar egindako tourreraz gozatu ahal izan genuen, iraunkortasuna ardatz hartuta. Hiriko jasangarritasunaren hainbat adibide ezagutzeko, balioesteko eta aintzat hartzeko aukera izan genuen, turisten artean hain ezagunak ez direnak. Bisitaren ikuspegia guztiz holistikoa izan zen. Izan ere, alderdi sozialetik (parke kulturaniztuna), ingurumenetik (birziklatze-zentroa, itsas ekosistema berreskuratze-prozesua) eta ekonomikotik (industria-eraikin zaharrak birmoldatzea) ibili ginen. [...]

Go to Top