Pastorala

Orientazio profesionalaren astea

Iritsi da erabakia hartzeko garaia: Ondo dakigu 2.batxilergoko ikasturtea motza bezain gogorra izaten dela, bere helmuga ekainean (8,9 eta 10) burutuko den selektibitatean daukan sprint antzeko bat izanik. Ondoren, uztailaren 16 eta 31 bitartean burutuko da sari banaketa, zeinetan aukeratutako unibertsitatean zein graduan matrikulatzeko ateak irekiko zaizkien, nahia eta ahal izanaren arteko oreka antzeko bat [...]

Deustuko Unibertsitateko ikasleen bisita

Abenduaren 13an, astelehena, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta hizkuntzen irakuntza masterreko ikasle-talde batek bisitatu zigun, orientazio-funtzioekin lotutako hezkuntza errealitatea ezagutzeko asmoz. Teoria gutxirekin eta zehaztasun praktiko askorekin, berrikuntzaren eta aniztasunaren trataeraren inguruko gure praktika onak irakatsi genizkien. Uste dut aurkikuntza handia izan zela beraientza, eta Madre [...]

EUROPAREKIN LOTURA: ERASMUS+ PROGRAMA

Madre de Dios Ikastetxeak bere ateak irekitzen dizkio Erasmus+ programak eskaintzen duen hezkuntza eta formakuntza plan europarrari. Hezkuntza arloko sektore guztietan aurkitzen diren pertsonei aukera berriak emateko Europar Batasunak diseinaturiko plan estrategiko baten aurrean aurkitzen gara. Asko dira programa honek gure ikastetxeari eskaintzen dizkion aukerak: ikasle, irakasle zein taldelanen hezkuntza mugikortasuna bermatu, antolakuntzen arteko [...]

Bizkaiko Elikagai Bankuko “Bilketa Erraldoira” gehitu gara.

Azaroak 25,26,29 eta 30 egunetan zehar Madre de Dios Ikastetxeak eta Eurest taldeak Bizkaiko Elikagai Bankuko “Bilketa Erraldoira” gehitu gara. Gure ikasleen, familien eta lankideen parte hartzeari esker elikagaiez betetako hiru palet lortu ditugu gure inguruneko beharrizan gehien dituzten horientzako doazenak. Oinarri boluntariotza taldeko laguntza ezinbestekoa izan da bilketan zehar. Halaber, Eurestek eragin biderkatzailea [...]

Ekitaldiak bueltan dira!

Pasaden asteazkenean pandemia ondoko lehenengo ekitaldia ospatu genuen: Gaztain eguna! Plazer handia izan zen guztiok elkarrekin ospatu ahal izatea. Eskerrik asko gurekin egoteagatik!

Eskolaz kanpoko jarduerei ekin diegu berriro

Aurten, 2021-22 ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduera guztiekin ekin dugu berriro parte-hartze handiagoarekin (ia 300 ikaslek jasotzen dute zerbitzu hori). Beste berrikuntza batzuekin itzuli da; besteak beste, B2 eta C1 azterketak prestatzeko euskara-eskolak eta hilabete honetan eskainiko diren robotika-eskolak. Beti bezala, eskaintza askotarikoa da, saskibaloian, boleibolean, gimnasia erritmikoan, judoan eta abarretan dagoen eskaerari erantzuteko, eta [...]

OROIGARRIA INDOOR-LASTERKETA SOLIDARIOA MADRE DE DIOS IKASTETXEA

  Kaixo familiak, Gogoratzen dizuegu INDOOR-LASTERKETA SOLIDARIOA MADRE DE DIOS IKASTETXEA-ren izenemate epea irekita dagoela. Parte hartzeko formulario honetan izena eman behar duzue  https://forms.gle/KKFc3EZZ9V5nSYC18 eta gehitu egingo dituzuen km kopurua (gutxieneko ekarpena 5 euro) Animatu parte hartzera, zergaiti on batengatik da! #sartu!  

Bakearen eguna 2020

Aurtengo leloa "Pausoz-Pauso" da eta nazioarteko Ekintza Poetikoa-ren mugimenduan inspiratu gara, gure espazioak (eskailerak)  bizikidetza-mezu positiboekin betetzeko. https://www.youtube.com/watch?v=BYiP-Dpu4tA #sartu  

Agate Deuna – Elkartasun Talo Solidarioa 2020

  Urtero bezala, atzo asteartea, otsailak 4, Santa Ageda jaia ospatu genuen. Euriak ez zigun kalera ateratzen utzi, baina makila eskuan eta Deunari huts ez egiteko prest, bere  ohorean eskolako patioan abestu genuen. Gainera, Madre Trinidad Carreras Fundazioari laguntzeko Elkartasun Talo Solidarioa ere hartu genuen, eta, argazkietan ikus dezakezuen bezala, primeran pasa genuen eguna. #sartu [...]

Go to Top