Urriaren 29an, larunbata, Euskalduna Zubian egingo den kirol anitzeko jardunaldian parte hartuko du Madre de Dios Boleibol taldeak.

Jardunaldi hau Bilbao Gazte Auzo Active aisialdi osasungarriko programaren barruan kokatzen da. Programa 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da eta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Arlokoa da.

Doako programa da, aldez aurretik izena eman beharrik ez duena eta parte hartzeko irekia.

Esteka bat duzue informazio eta programa guztiarekin: