Gorputz Hezkuntzako ikasgeletan, gure ikasleen garapen psikomotorak eskatzen duen jardueretan (gaitasun fisiko eta kognitiboetan) lanean jarraitzen dugu, araudi berriak egiten (ikastexean igarotzeko modu berriak, joko-arau berriak, distantzia sozialak, …), espazio ireki eta aireztatuetan jarduera gehiago egitea, materialen erabilera mugatua, musukoen erabilera,…helburu berberekin, ikasgai hau eskola-curriculumeko garrantzitsuenetakoa egiten dutelako.

Gaur egungo Gorputz Hezkuntza irakasgaia, gazteen garapenean gustiz ezinbestekoa da, haien hezkuntza integralari, gaitasun motorrari, gaitasun intelektualari, erabakiak hartzeari, autoestimuari eta abar… hobetzen laguntzen dielako. Gainera, haurren eta nerabeen sedentarismoak eta jarduera fisikoaren ezak, ondorio larriak eragingo dizkie osasun fisiko eta psikologikoan. Gorputz Hezkuntza funtsezkoa da sozializazioa, osasuna eta ongizatea sustazeko jolasaren eta kirolaren bidez, bizimodu aktiboarekin lotutako ohiturak bereganatuz. Azken finean, pertsona osasuntsuagoak eta zoriontzuagoak izateko aukera emango die.