2018ko maiatzaren 31n, Batxilergoko 1.eta2.mailako ikasleek, baita DBHko 3.eta4.mailako zenbaitek ere, Marta Macho Stadler irakaslearen hitzaldi entretenigarria gozatzeko aukera izan dute. “PARADOJAS MATEMÁTICAS” izan da mintzaldi honen izenburua.
Ikasleek azalpenetan parte hartu eta jakin-min handia erakutsi dute; horrela, matematika hobeto balioesteko, eta zientziarako daukaten kultura garatzeko aukera ere eskaini zaie.
Hitzaldia eta gero, Batxilergoko ikasle bik elkarrizketa bat gauzatu dute, euren kide guztien izenean, unibertsitatean aurki hasiko duten etapa berriari buruzko kezkak eta zalantzak argitzeko, eta zientzia-graduen gaineko informazioa jasotzeko.
Martak, lanari bokazioz beteriko ilusioarekin ekiten dion irakasleak esan die bizitzaren alderdi guztietan, jakintzagai baterako edo besterako erraztasuna ez dela erabakigarria edozein helburu lortzeko; aitzitik, lan eginez gura dutena lortzeko gai izango direla jakinarazi die.