Ikasleen
Gurasoen
Elkartea

Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu Batzordeko kide guztiei gure hezkuntza komunitateari ematen dioten denboragatik eta ahaleginagatik. Denok osatzen dugu IGEa, eta zuen laguntza ezinbestekoa da elkarteak ondo funtziona dezan.

ORAINDIK BAZKIDE EGIN EZ DIRENAK BAZKIDE EGIN DAITEZEN ANIMATU NAHI DITUGU. ZENBAT ETA GEHIAGO IZAN, ORDUAN ETA INDAR HANDIAGOA IZANGO DUTE GURE PROPOSAMENEK.

Ikastetxeko Gurasoen Elkartea (IGE) osatzen dugu ikastetxean bazkide garen guztiok. Aldian-aldian elkartzen gara, areto nagusiaren alboan dagoen egoitzan.

Bileren datak Sphiralen agertzen dira, AMPA GURASO ELKARTEA izeneko taldeetan.

Denok zaudete batzarrotan parte hartzera gonbidaturik

Zuzendaritza batzordea hauek osatzen dugu:

  • Aitor Bilbao
  • Itziar Ardanaz
  • Cristina Mora
  • Mónica Oyarzabal
  • Rebeca Ibáñez
  • Adrián Noguero
  • Benjamín Ramos
  • Iratxe Pascual
  • Marta Grande

Egin ohi ditugun ekimenak

Hauek dira gaur egun antolatzen eta/edo finantzatzen ditugun jardueretako batzuk. Horietako batzuk aurrez aurrekoak dira, eta aldaketak gerta litezke.

  • Elkartearen ekonomia- eta administrazio-kudeaketa gauzatzen dugu; era berean, familia-elkarterako diru laguntzen kudeaketaz ere arduratzen gara.
  • Eskola- Batzordeko partaide gara.
  • Familiak bideratzen ditugu argibideen bitartez.
  • Haurrak zaintzeko zerbitzua kudeatzen dugu, bai ikastetxeak, bai GEak antolatzen dituen gurasoen batzarretan.
  • Txokoa kudeatzen dugu urtebetetzeak ospatzeko.
  • Gure kudeaketa administratiboa eta ekonomikoa egiten dugu, eta ikastetxean gauzatu beharreko proiektuetarako dirulaguntzak jasotzen ditugu.
  • Eskola Kontseiluan parte hartzen dugu.
  • Familiei informazioa eta orientazioa ematen diegu, eta haien kezkak eta iradokizunak jasotzen ditugu.
  • Haurtzaindegi-zerbitzua finantzatzen eta kudeatzen dugu, Guraso Elkarteak eta ikastetxeak familientzat antolatzen dituzten bileretan, baita familien prestakuntzetan ere.
  • Urtebetetzeak ospatzeko txokoa kudeatzen dugu.
  • Outlet-a kudeatzen dugu, erabilitako liburu eta uniformeen salerosketarako.
  • Ikastetxeko zenbait hezkuntza-proiektu diruztatzen ditugu, esate baterako, Beltxikiren erosketa.
  • Parte hartzen dugu ikastetxeak agertutako ekimenen antolakuntzan eta finantzabidean.
  • Umeen Gabonetako Parkerako sarreren salneurria kudeatzen dugu, bazkideentzat prezioa merkeagoa izan dadin.
  • Aldian-aldian elkartzen gara ikastetxeko ZuzendaritzaTaldearekin, familiek jakinaraziriko kezken, kexen zein ekimenen berri emateko eta irtenbideak bilatzen saiatzeko. Era berean, gauzatuko diren ekintzak ere elkarrekin prestatzen ditugu.
  • Ama Trinidad Kirol-Elkarretaratzea antolatzeko eta diruztatzeko laguntza ematen dugu.
  • Ikastetxeko Zuzendaritza-Taldearekin batera, bertako segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko laguntza eta sustapena eskaintzen ditugu.
  • Parte hartzen dugu ikastetxeko jasangarritasun-taldean (Maputxe taldea).