Ama Santua hil zen

1949ko urtarrilean, oso gaixorik zegoela, bere sufrimenduak erakutsi zizkion Jesusi, eta Jesusek berak bere burua Jaungoikoari eskaini zion.

Trinitate Ama Jaungoikoarengana bildu zen eta oraingo eta etorkizuneko Lekaimeen alde otoitz egingo du.

Congregación Colegio Madre de Dios

Jesus eta Eukaristiarekiko maitasunak bere burua ahazteraino eraman zuen, Jaungoikoarena ez zen beste borondate bat izateko

1949ko urtarrilaren 10ean, Erromatik heldutako telegrama bat jaso zuen, horrela zioena: «Erlijio-Konstituzioen behin betiko onarpena»; Obra Jaungoikoaren dela berresten zuen elizaren erantzuna zen. Lasai joan zitekeen “Nunc dimittis” entonatzen zuen bitartean. Juana, zure mirabea lasai joaten utz dezakezu… Bere osasunak txarrera egin zuen azkar urtarriletik apirilera eta amaiera gertu zegoen. Apirilaren 14ean, Ostegun Santuan, azkeneko aldiz jaso zuen Jaunartzea, eta Ostiral Santuan, 1949ko apirilaren 15ean, zendu zen, Jesusen pasioarekin bat eginda.

Ama Santu bat hil da; hori zen ahoz aho esaten zena, bere lekaimeez inguraturik zegoela. Hileta segizioa San Justoko kanposantura eraman zuten, Madrilen. Hil eta 13 urtera, 1962ko apirilaren 11an, bere gorpua, usteldu gabea zegoena, Etxe Nagusira mugitu zuten, Madrilen. Bertan dago Jesus Eukaristiarekin batera.

Argiak inguratuta

Trinitate Ama haurtzarotik izan zen aparteko espiritua, Santutegiko Jaungoikoarekin erlazio estua izatera deitua izan zena. Hain zuzen horregatik, jakin zuen zer zen uko egitea, maitasuna eta Jaunaren Bihotzaren emate sakona, iman indartsu baten moduan bihotza eta adimena erakartzen zuena. Zerbitzu Apostolikoaren deiaz ere goiz ohartu zen. Eta, konstantzia miresgarriarekin eta izugarrizko sufrimenduarekin, harengana bideratu zuen bere burua. Benetan bere izaeraz gehien gustatzen zitzaionari ere uko egin behar izan zion, bakartasun eta klausuraren dohainari, hurkoaren zerbitzuetara egoteko.

Bere jarraitzaileei erakutsi zien nola bakarrik bakardadetik eta oraziotik Jaungoikoa aurkitu ahal zen. Baina Jaungoikoa ezagutza hutsarekin ez dago pozik, eta aurkitzen duenak bere bizitza adierazpenarekin gizon guztiei mezua helarazteko prest egotea nahi du. Irakasletza eta kontenplazioaren uztartze zoragarrian, eukaristia mirespena eta gazte apostulatua egin , Jaungoikoa maitatu eta maitarazi ahala, bere bizitza lasaia, eredugarria eta konprometitua aurrera joan zen. Hainbat Borroka, arrisku eta nekeren ostean geratu zitzaigun bere irudia, azken ondoriotaraino Jaungoikoa maitatu zuen emakume indartsuarena izan zen.

1949ko apirilaren 15ean, Jaungoikoarekin bat egin zuen betiko «nire bihotzeko desio gogor eta gozoei erantzun ahal dien bakarra» zioen. Gaur egun, bere Kongregazioa Espainiaz gainera, Portugalen, Mexikon, Perun, Venezuelan, Angolan, Kuban, Kabo Verden eta Ekialdeko Timoren dago. Jaunaren Mirabearen, Ama Trinitatea, beatifikazio prozesuak, bere bidea jarraitzen du Erroman. Beraren esku hartze ditugu Madre De Dioseko familia guztiak.

Madre Trinidad Carreras

Beatifikazioaren kausa – bidean

1962tik aurrera, Trinitate Amaren gorpuzkinak lurpetik atera ziren eta Kongregazioren Etxe Nagusiko kaperara mugitu zituzten, Madrilen. Momentu horretan haren oroitzapena eta debozioa berpiztu ziren eta beharrezkoak ziren baimenak lortuz, irudiak, postalak, oroigarriak… inprimatu zituzten. Beatifikazioaren arrazoia ezartzeko beharrezkoak ziren eginbeharrak eginda, Miguel Aisa Goñi Apaiza, Kausaren Postuladore izendatu zuten. Lekukoei deklarazioa hartzeko batzorde bat eratu zen. Bai seglareak, apaizak eta lekaimeak. Idatzizko agiriak ere jaso ziren.

Madre Trinidad Carreras

Lehenengo zati hau amaitutzat emanez, 1991ko urtarrilaren 28an, bere jaiotzaren urteurrenean finkatu zen irekiera ofiziala. Izugarrizko Ospakizun batean, Mezan egin zen ospakizun handian, Prozesuaren Irekiera gertatu zen. Urte berean, irailean, Migel Aisa Goñi Kausaren Postuladorea hil zen. 1992an galdeketa batzuk egin ostean Cresencio Palomo izendatu zuten Postuladore.

Urte hauetan, Trinitate Amaren idatzien ikerketa sakona egin eta bere jatorria eta sortutako Institutu batzuk bisitatu ondoren, P. Palomok Positioa prestatu zuen, Erromara bidaltzeko. Frogen bilketa eta Trinitate Amaren bertuteen ikerketaren prozesuaren Elizbarrutiko fasea da.

Denbora gutxian Erromara bidaltzeko beharrezkoa zen dokumentazio guztia prest zegoen. Prozesuaren azkeneko fasea zen bere santutasuna ezagutarazteko.