Aurten Madre de Dios Ikastetxeak parte hartu du First Lego League lehiaketan martxoaren 4an. Badirudi denborarik igaro ez dela, norgehiagoka honetan eskarmenturik gabeko hiru irakaslek, DBHko 3.mailako ikasleekin bat eginik, erronka honi ekin genionetik. Eta hura bai esperientzia ederra, bertan bizi izan genuena!

Proiektua, ekimen guztien antzera hasi zen:  ikasleak taldetan banatu genituen, askotariko trebeziak kontuan izanik, eta euren azkartasun zein ahultasunak aintzat hartuta. Neska mutilok zenbait eginkizun zituzten talde barruan: programatzaileak, egileak, ikertzaileak…eta honako erronka hau aurkeztu genien: zenbait zeregin betetzeko gai den robot erabilgarria  egitea, eta, hutsetik hasita, berrikuntza- proiektu bat sortzea.

Jarraian, beharrean hasi ziren: robota egiten, askotariko erabilerak izateko programatzen…hau da, apurka-apurka gailua martxan jartzen. Ikasgela berezia antolatu zen lanerako, eta bertan jarri ziren Lego Leagueko kideek eman ziguten eszenografiaz hornituriko joko-panel biak. Antolakuntzak eskainiriko prestakuntzari esker, irakasleen laguntza izan zuten une oro gure neska- mutilek.

Halaber, berrikuntza-proiektuak abian jartzen ere hasi ziren. Izan ere,  denok, dakigunez, Madre de Dios Ikastetxean eskarmentu handia dugu berrikuntza-ekimenei aurre egiten. Auten agertu den gaia energia izan da,  eta ikasleek ziztu bizian lotu zuten arlo hau ODS 7rekin: energia eskuragarri eta ez kutsagarriarekin, hain zuzen ere. Berehala izan ziren energiarekin zerikusia duen gaur egungo arazo bat bilatzen hasteko gai, ikasgelan landutako zenbait teknika erabiliz, Brainstorming-a esaterako, azkenean irtenbide egingarria lortzeko.

Behin proiektuak amaituta, robotak programatu eta berrikuntza-proiektuak prestatu ostean, iritsi zen lehiaketarako eguna. Gure ikasleak urduri zeudela ere, esperientzia onuragarriak izan ziren bertan ezagutu zituztenak. Azimarratzekoa da berrikuntza-  proiekturako sailkatu ziren talde biek egindako lan polita, eta robotaren proba aurrera ateratzeko erakutsi zuten ahalegina.

Hau izan da First Lego League txapelketan Madre de Dios Ikastetxeko ordezkariak azaldu diren lehen urtea, eta ziur izan ez dela azkena izango. Egon zaitezte prest, datorren urtean lehenak izango gara-eta!