Apirilaren 26an, asteazkena, gure saskibaloi-talde miniak eta preminiak Miribillako kantxara joan ziren Bilbao Basket eta Tenerifeko Lenovo taldeen arteko atsedenaldian.

Urduritasun eta ikusmin handiz, jokalariak jokalekura joan ziren beren kirol-dohainak erakustera. Minutu biziak izan ziren, eta guztiei gozarazi zieten, batez ere han zeuden aitei eta amatxuei, ez baitzuten xehetasunik galdu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu saskibaloi ataleko entrenatzaileei ekimen hau, zalantzarik gabe, kirol hau egiten jarraitzeko motibazio-injekzio bat baita.