Zerbait gertatu da uda honetan Haur-Hezkuntzako eraikinean. Izan ere, ikasgelak itxuraldatu egin dira: trenkadak eraitsi, gelak margotu eta zenbait altzari jarri ostean…sekulako eremua sortu dugu gure haurtxo guztientzat.

Bigarren Zikloan, esate baterako, proiektu bat prestatu dugu: ikasketak LURREZ, ITSASOZ eta AIREZ garatzeko haur-unibertsoa deituko diogu ekimen honi.

Honekin guztiarekin, berrikuntzari jarraikiz, ikasgelak moldatzeaz gainera, mendiari buruzko ikasgela eta Baserria proiektua eratuko ditugu 3 urtekoen mailan; itsasoari buruzkoa, ITSASLAPURRAK proiektuarekin batera 4 urtekoen taldean; eta azkenik, astronauten gunea eta proiektua landuko dira 5 urtekoekin.

Iaz ezarri zen robotikarekin batera, argizko mahaia eta esperientziaren bitarteko ikaskuntza  ere gehitu gura ditugu, eguneroko bizitzan zehar agertzen diren ekintzak landuz.

Guneak atondu ondoren, proiektuen berarrizanei erantzun ahal izango diegu; izan ere, ikasgela bakoitzeko andereño bi izango ditugu, eta ikasleak talde malguetan antolatuko dira.

Hau guztia abian jarriz gero, saiakuntza, interakzioa eta coaching-a erabiliko genituzke gure ikasleen eskolaratzean gertatzen diren hainbat egoerari aurre egiteko.

Hainbat esperientzia dira, eta ikaragarriak ikasteko aukerak!