Hiruhilekoaren azken eguna!

Aste Santuko oporrak gaur hasiko ditugu, eta atsedena opa nahi dizuegu, indarrak berritu eta energia osoarekin itzuli, 21/22 ikasturteko azken zatiari aurre egiteko.

Oporretatik itzultzean, XII. TRINIDAD KIROL-TOPAKETAREN atarian gaude. Dakizuenez, maiatzaren 6, 7 eta 8an ospatzen da gure ikastetxean, eta Madril, Almeria, Braga eta Lisboa (Maisu) bisitatuko gaituzte.

Jarduera-programa bidaliko dizuegu, baina, une honetatik aurrera, guztiok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera eta partekatzera aurtengo “BERRELKARTZEA” lelopean.

Ilusio handiz itxaroten zaituztegu, eta Aste Santu zoriontsua opa dizuegu.

Gozatu oporrez! Ondo pasa!
Besarkada handi bat guztioi