-Robotak irakasle zein ikaslagun funtzioak betetzen ditu gure ikasleentzako-

XXI. mendearen hasierarkin, iraulatza teknologikoa osatu egin da. Ezagutzak, ideiak eta informazioa aldakorrak bihurtu dira, eta garapen teknologikoei esker inoiz baino eskuragarriago ditugun arren, etengabe aldatzen eta garatzen daude orain. Konparaketa musikal bat eginez, erreza da ikustea abesti bakar batek entzuleengan daukan eragina ikustea. Balorazio pertsonal bat egiteaz hurrun, Queen-en Bohemian Rhapsody eta Justin Biever-en STAY abestiak aldaketa honen argibide direla uste dut. Lehenengoa denboran eta hainbat garai biziraun duelarik, bigarrenak ordea, urtebete baino denbora gutxiagoan lehenengoaren bizitza osoko erreproduzkioak bikoiztu baditu ere, inoiz ez du lortuko denboran irautea. Eta, ziurrenik, zaila izango da, gutako askorentzako, abesti hori 5 urte barru gogoratzea. Horren arrazoiek zerikusi gutxi dute artistaren edo produktuaren kalitatearekin edo ospearekin. Merkatura atera ziren momentu eta une historiokoarekin baizik. Testuingurua kontuan hartu behar dugu, eta gaur egun ideiak, emozioak eta ezagutzak gero eta aldakorragoak dira.

Baina aldaketa guzti honetan, nola kokatzen dugu hezkuntza?

Eskola ezin daiteke errealitate berri honetatik at egon. Ideia berriak  bilatzen eta aukeratzen ikastea, informazio faltsu eta zaharkitua baztertzen ikastea eta batez ere, bizitza osoan zehar era autonomoan ikasteko ahalmena izatea, ezagutza espezifikoak gogoratzea eta pilatzea baino askoz ere garrantzitsuagoa izango da. Modu honetan, eskoletan metodologia, baliabide eta diziplina anitzeko proposamenak sartzeko beharra agerian geratzen da, hezkuntza proiektu global bat eraikitzeko helburuarekin. Metodologia aktiboak deiturikoak, ikasleak haien ikaskuntza prozesuaren erdigunean kokatzen dituztenak, eraginkorragoak dira ikasle kritiko eta sortzaileak moldeatzeko orduan eta ikasleak etorkizuneko erronka zein arazoei modu eraginkorrean aurre egiteko prestatzen ditu. Zorionez, gure eskolan aspaldi ezagunak ditugun lagunak dira ikaskuntza kooperatiboan kokatzen diren Proiektu bitartezko Ikaskuntza, Arazoetan oinarritutako ikaskuntza. Berrikuntza hauen bitartez, ikasleek ikasketa-prozesua partekatzen dute haien helburuak lortzeko. Hau da, ikasleen helburuak hain daude hertsiki lotuta non ikasle bakoitzak bere helburuak lortzeko beste ikasleek ere haien helburuak betetzea behar duen, eta hau gertatu ezean, ez ditu bere helburuak beteko.

Bestaldetik, etorkizunari erreparatuz gero, eta jakintza teknologikoak izango duen pisua kontuan hartuta, gaitasun teknologikoak garatuak dituzten belaunaldi berriak hezitzeko beharra sortzen da; oraindik ezagutzen ez ditugun teknologia berriak garatzeko edota horietara egokitzeko ahalmena izango dituztenak. Egoera honetan, arrigarria badirudi ere, Arteak ezinbesteko rol bateratzailea hartzen du konpetentzia teknologikoentzat (Zientziak, ingeniaritza, teknologia eta matematika direla kasu), ikaskuntza egoera askoz ere interdisziplinar, sortzaile eta berritzaileak eraginduz. Modu honetan sortzen da STEAM kontzeptu berriztatzailea.

Beraz, aipatutako errealitatea kontuan hartuta. Bi behar hauek bateratzen dituen esparru bat aurkitzeko beharretan gaude eskolan: ROBOTIKA! Robotikaren hezkuntza zientzia, gizarte eta teknologiaren arteko interakzioan oinarritzen den prozesu teknologiko bat da, esperimentazioan oinarritzen den prozesu sortzailea, zeinetan plataforma robotiko baten eraikuntza, programazioa eta manipulazioa gauzatzen diren. Hori dela eta, robotikaren hezkuntza STE(A)M ikaskuntzaren inguruan osatzen den baliabidea da, ikasleen motibazioan, interesean eta etekinetan eragin handiak izan ditzakena.  Ikaskuntza metodologia bat izan ez arren, baliabide manipulatibo bezala jokatu dezake irakaskuntza prozesuan, robotari ikaslearen ikaskide edota tutorearen rola esleituz.

Egia esan, Bigarren hezkuntzan eta eskolaz kanpoko jarduertan duela hainbat urte diziplina hau ikasten egon garelarik, ez da guztiz  berria guretzako. Baina haurten, Lehen Hezkuntzako mailetan ere, robotikaren hezkuntza abiatuko dugu. Gainera, erronken ebazpenen alderdi manipulatibo eta estua ziurtatzen duela ikusi egin dugu. Robotikaren hezkuntza proiektu baten ikaskuntza-baliabide bezala erabiltzeak, “Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza” metodologia ahalbidetzen du, erronka robotiko txikiak pausuz pausu gainditzeko eta aurrera egiteko aukera eskaintzen duelarik.  Gaur egungo errealitaterako aproposa, ezta?

Oier Salvador

Lehen Hezkuntzako irakaslea