Pasa den urtarrilak 16an DBHko 4. mailako Ekonomia taldeak Vicinay Cadenas enpresa bisitatu zuen Sestaon, itsas aplikazioetarako eta offshore aplikazioetarako amarratze-sistemen fabrikazioan espezializatutako enpresa. Empresa sortu zuen familiaren historia eta honen bilakaera ezagutzeko aukera izan zuten, 1750ean Ochandianon jaio zenetik gaur egungo sektoreko munduko garrantzitsuenetako bat den arte. Fabrika bisitatzeko aukera ere izan zuten: kateen fabrikazioaz eta bere antolakuntza sistemaz ikasten. Madre de Dios Ikastetxea Egin eta Ekin proiektuan parte hartzen ari da. Egiten eta ekiten ikasi nahi duen ekintzailetza-programa da, non ikasleek erabakiak eta erantzukizunak hartu behar dituzten, esfortzua eta zailtasunak gaindituz, bizitzako hainbat esparrutan ekimen ekintzaileak praktikan jarriz.