Zorionak. Etxean altxor preziatu bat duzue, gure ordenagailuetako pantailetan distiratsu azaldu dena. Izan ere, ehun egun baino gehiago ibili dira buru-belarri, gero eta helduago, autonomia eta ardura handiagoa garatuz; bai Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako txikitxoak, baita laster Hautaprobari aurre egin beharko dioten Batxilergoko ikasleak ere. Eta tartean, zelan ez, DBHko nerabeak ere bai, gizaki helduak bailiran ikusi baititugu beharrean.

Eskerrik asko. Zuen eroapen, elkarlan, parte-hartze eta laguntzagatik. Ezin hobeto jokatu duzue. Inork ez daki zuek baino hobeto zein neketsua izan zaizuen hau guztia. Eta, era berean, uste dugu unerik latzenetan zuen seme-alaben benetako maitasuna nabaritu izango zenutela. 

Gozatu, bada, eurekin batera, opor hauetan ere.  Miragarriak zarete!

#sartu