13.000 euskaldun biltzeko erronka Facebooken, 2013ko Euskararen Egunerako!
Milaka kanturenartean bat aukeratzekotan, Ruper Ordorikaren “Zaindu Maite Duzun Hori”kanta aukeratu dut gaurkoari ekiteko. Letra mamitsua benetan, izan ere, “inork ez zidan esan, euskaldun izatea zein nekeza den…”. Aurten ere, abenduaren 3a euskararen eguna ospatuko dugu euskaltzaleok, eta, 2012ko Euskararen Eguna mundiala izan bazen, aurtengoa are eta mundialagoa izango da. Zergatik? Erronka berri bat jarri dugulako abian!! 2013ko Euskararen Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea Euskaldunok [...]