Urtearen hasiera eta bukaera etengabeko  jarduneko garaiak dira guretzat. Madre de Dios ikastetxeak jarri du abian Haur- Hezkuntzarako matrikulatze-epea, eta urtarrilaren 15era arte eskaera-orriak ekarri ahal izango dituzue bertara.

4 hilabetetik gorako haurren heziketa da gure konpromisoa. Euren gaitasun eta iaiotasunak sendotu eta garatu gura ditugu, afektibitatez beteriko giro eraginkor eta atseginean; izan ere, uste dugu horrela prest egongo direla etorkizuneko gizartean jarduteko.

imagen matriculacion

Gure xedea ez da laguntza-haurtzaindegia izatea. Ikastetxean hezkuntza-eredu berritzailea eskaintzen dugu, umeek agertzen dituzten aukera guztiak baliatuz. Eta horretarako, erabat garrantzitsua deritzogu 0 eta 5 urteen arteko aldi horri, bertan hasten baitira garatzen haurtxoen gaitasunak.

Madre de Dios Ikastetxean ezagutzera eman gura dugu egunero gure ikasgeletan darabilgun hezkuntza-eredua. Halaber, azaldu nahi dugu Batxilergora arte eskaintzen dugun heziketa-oinarri sendoa, ikasleek dituzten gaitasun eta iaiotasun guztiak baliatzen ditugula erakutsiz.

Hori dela-eta, gure Haur- Eskolan izango den Informazio- Ikustaldira etortzeko aukera eman gura dizuegu. Ekimen hau abenduaren 10ean egingo da gure ikastetxean.  Bertan zehatz-mehatz azalduko dizuegu zein den gure ikastetxearen hezkuntza- proiektua eta, horrezaz gainera, zuen seme- alabek ikastorduan erabiliko dituzten guneak ikusteko parada ere izango duzue.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue telefono honetara: 94 475 99 83

Deskargatu gure liburuxka Hemen eta ezagutu ezazu xehetasunez gure proiektua.