Gaur,  abenduak 10, astelehena, The Gaming House programarentzat grabatuko da Movistar + telebistarentzat Madre de Dios Ikastetxean, gure ikasle ohiak Ibai Llanos eta Ander Cortés elkarrizketatzeko.

Biak dira bideojokoen ligako “Caster” komentaristak. Ibaiek, futboleko esatariek bezala kontatzen ditu joko-partidak eta 23 urterekin # eSports (kirol elektronikoak) munduan ezaguna den pertsona bihurtu da.

Asteburu honetan, Bilboko Bilbao Exhibition Centren (BEC) Fun & Serious Game Festival.aren barruan, eta League of Legends lehiaketa presentziala izanik, Ibairen Ongintzazko Txapelketaren bigarren edizioa hartuko da. Bertan bildutako diru guztia Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleko Pediatric Cancer Centerentzat izango da, pediatria onkologian espezializatutako zentroa.

Iaz aurreikuspen guztiak hautsi zituen eta 45.000 lagun baino gehiago bildu zituen Twich plataforman eta aurten Ibairen kanalean ere transmitituko da Fun Zone.ra hurbiltzerik ez dutenentzat.

https://twitter.com/LVPibai

https://twitter.com/andercortes?lang=es

https://www.twitch.tv/ibaailvp/videos

[/fusion_text][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]