Erronka zirraragarria

Erronka eta desafio berriak Bigarren Hezkuntzan

Bigarren Hezkuntzako etapa bi momenturen arabera dago banandua:
1.D.B.H (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza): 12 urtetik 16 urtera.
2. Batxilergoa (Bigarren Hezkuntza derrigortu ondokoa): 16 urtetik 18 urtera.

Hau da Bigarren Hezkuntzako etapa: erronka zirraragarria. Etorkizuneko hiritarrak hezten ditugu. XXI. mendeko pertsonen garapenean laguntzen dugu. Ikasle bakoitzak dituen adimen guztiak lantzen ditugu, etorkizunean bai lan arloan bai pertsona moduan izango dituzten erronka berriei aurre egiteko beharrezko gaitasunak lortzeko.

Gure ikasle guztiak azkarrak direla aintzat hartzen dugu pertsona guztiok guztira 9 adimen mota baitugu. Adimen horiek garatzen eta izan nahi duguna lortzen laguntzen digute. Horregatik Adimen Anizkoiean oinarritutako heziketa eskaintzen dugu.Aukerak eman baino ez da egin behar eta gugan dauden gaitasun eta trebetasun guztiak aprobetxatu sarritan eta sistematikoki lantzeko.

Gure helburua: Pertsonen garapen gizatiarrean laguntzen duten beharrezko ezagutzak garatzea. Era honetan, etengabeko aldaketa sozialak dituen mundu honetan zer egin nahi duten eta zer izan nahi duten erabakian, modu kontziente, erreflexio eta kritikoan hartuko dute parte. Ez dakigu nolakoa izango den mundu hau; beraz, ikasten ikasteko prestatuko ditugu, autonomiaz, balio moral eta hiritartasunean oinarrituak eta arazoak konpontzeko gai izango dira, emozioak kudeatu, iniziatibak izan eta erabakiak hartu.

Heziberri 2012 Gaitasunak

Oinarrizko zeharkako gaitasunak
  • Ahozko, ahoskabeko eta komunikazio digitalerako gaitasuna.
  • Ikasten ikasteko eta pentsatzeko gaitasunak.
  • Elkarrekin bizitzeko gaitasuna.
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailetzarako gaitasuna.
  • Izaten ikasteko gaitasuna.
Oinarrizko diziplina gaitasunak
  • Literatura eta hizkuntza komunikazio gaitasuna.
  • Gaitasun matematikoa.
  • Gaitasun zientifikoa.
  • Gaitasun teknologikoa.
  • Gaitasun artistikoa.
  • Gaitasun sozial eta zibikoa.
  • Gaitasun eragilea.

Madre de Dios Ikastetxeak etorkizunean pentsatzen duenez, etorkizunerako tresnak eta metodologia berritzaileak erabiltzen ditu. Gaitasunak entrenatzeko teknologia berriak ditugu etorkizunean praktikan jarriko dituztenak. Ikastea beraz, erronka interesgarria bihurtzen da.

Ikasketa pertsonalizatzea

Heziketa pertsonalizatzea, berritzea da gure geletan dauden pertsonentzako. Gure Hezkuntza Egitasmoaren erdigunea gure gelan dagoen ikaslea dela uste dugu. Gelan maila eta adimen ezberdinetako jarduera anitzak egiteak ikaslea laguntzen du bere erritmo eta beharretara egokitutako ikasketa eskailera (STEP) eraikitzera.

Horregatik, ikaskuntza norberaren behar eta erritmoari egokitzen den ibilbide pertsonala bihurtzen da. Metodologia, ebaluazioa eta irakaslea benetako ikaskuntza esperientzia eragiteko aldatuz doa.

Gamifikazioaedo ludifikazioa:
Ikaskuntza dibertigarria

Zergatik ikaskuntza ezin da dibertigarria izan? Aurkakoa uste dugulako hain zuzen. Jolasen berezko prozedura ikaskuntza ingurura eramaten dugu, emaitza hobeak lortzeko xedearekin; ez gaitasun bat edo beste hobetzeko edo ordainsari gisa, baizik eta ezagutzak askoz sakonago lantzeko.

Jolasen dinamiken, tekniken, baliabideen.. erabilera propioak ezagutzak era dibertigarriago batean barneratzea errazten du. Ikasketa esperientzia positiboa bihurtzen da. Ikaslea modu dinamiko eta proaktibo batean parte hartzea lortzen dugu, orokorrean borondatezko ahalegina eskatzen duten jardueretan.

Jolas inguruneko tekniken erabilerak motibazioa, kontzentrazioa eta esfortzua bultzatzen ditu. Hau da, giza taldeak aberasten dituzten balio positiboak.

Alderantzizko eskola saioa (Flipped Classroom)

Benetako ulermenerako irakaskuntzak, ikaskuntzaren oinarria eta heziketaren azken helburua denak, hainbat testuingurutan hartzen dituzten edukiak eta kontzeptuak erabiltzeko gaitasuna baliatu behar du.

Irakaslea ezagutza jasotzeko baliabide bakarra den eta ikaslea ezagutza jasotzen zuen izakia ohiko ereduaren aurrean, benetako ulerkuntza gerta dadin beharrezkoa da ikaslea beraren ikaskuntzaren protagonista izatea eta irakaslea behar ez den denbora eta leku batean beharrezkoa den informazioa jaso dezala.

Hemendik, alderantzizko eskola saioaren eredua lantzen da: gelako ikaskuntzaren eskema irudikatzea, baina alderantziz. Benetako ulermena sortzen da gelan barneratutako informazioa aplikatzeko posibilitatea eskaintzen denean, dokumentazio eta ezagutza baten ikerketaren bidez gaitasunak garatzen dituzten jarduerak eginez, benetako testuinguruan jartzea erakusten duena.

Horrela, irakaslea bitartekari bihurtzen da, ezagutza erakusten duena, baina ikaslea da benetako protagonista, gero eta zailagoak diren erronkak gainditzen dituena.

Esperientzien bidezko ikasketa

Xedea, geureganatu ditugun edukiak eta ezagutzen ezarpen praktiko eta esperimentala bermatzea da.

Mundu errealean oinarritutako ikaskuntza esperientziak. Ikasleen gaitasun guztiak bultzatzen ditugu, egoera praktikoekin esperimentatzean, haien potentzial guztia garatu dezaten.

Talde kooperatiboak

Gizarte talde batean lan egitera ere prestatu behar ditugu gure ikasleak, ikaskideekin erlazio positibo eta errazak mantentzeko gai izan behar dira, besteekin erlazionatu eta elkarlanean aritzeko. Adimen interpertsonala garatzen duten eta elkarbizitzeko gaitasun handia duten pertsonak izan behar dute. Norberaren arrakasta taldearenean oinarritzen duten pertsonak.

Gure gaitasunak taldean elkarbanatzeak ere taldeak eratzerako orduan elementu ezinbesteko bihurtzen da. Izaera sozial kooperatiboa, gizabidezkoa eta etikoaren entrenamendua posible egiten dugu.

Lan kooperatiboak, taldeka, bermatzen du zuzentasuna, berdintasuna eta guztion inklusioa.

Irudimenaren bitartez Komunikatzeko gaitasuna

Gaur egun gizarteak arazo zailei erantzun sortzaileak emateko gai diren pertsonak eskatzen ditu. Sorkuntza gaitasuna ikertzen dugu komunikazioa ahalbidetzen eta errazten duen bide modura haren benetako osotasunean.

Honela, hizkuntza gaitasunari, ezagutza transmititu eta komunikazioa sor zezakeen bakarra ematen zuenari, aukera sortzailea gehi diezaiokegu.

Sormena, adin honetan izugarrizko gaitasuna da bere naturaltasun eta aldakortasunagatik. Pertsonen identitate zeinua da, eta horrela izanda, garatzeko beste gaitasun bat da. Diseinu Pentsaera (Design Thinking) edozein eremu kurrikularreko ikaskuntzan integratzen da.

Displayen, infografien, museoen, audio-giden, eta bideon erabilera esaterako, ikusten hasiak garen adibidetako batzuk dira.

Arte eta plastiken inguru kurrikulu eremutik kanpo, burmuin sortzailearen alde egiten dugu.Trebetasun hau baliatzen dugu aurkezpenetan. Proposamen berriak, originalagoak eta apartekoak arakatzen laguntzen die.

Era berean, gure espazioak museoak eta esposiziozko inguruneak bihurtzen ditugu. Bertan, ikaskuntza proposamen berriak sortzen dira eta denok ikasten dugu ikaskuntza komunitate berriak eratuz.

Gizarte ekintzailetza eta APs

Gaur egun gizarteak arazo zailei erantzun sortzaileak emateko gai diren pertsonak eskatzen ditu. Sorkuntza gaitasuna ikertzen dugu komunikazioa ahalbidetzen eta.

Honela, hizkuntza gaitasunari, ezagutza transmititu eta komunikazioa sor zezakeen bakarra ematen zuenari, aukera sortzailea gehi diezaiokegu.

Pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza

Zertaz pentsatzen dute gure gazteek? Benetan pentsatzen dute? Nola irakats diezaiekegu pentsatzera? Garrantzitsua da pentsatzera irakastea? Ondo pentsatzen dute?

Pentsatzen ikastea, norberaren pentsamenduaz pentsatzea eta ondo eta modu eraginkorrean pentsatzeko burutzen dugun prozesuan sinesten dugulako, pentsamenduan eta burmuinak pentsatzeko erabiltzen dituen prozesuetan oinarritutako ikaskuntza proposatzen dugu. Inork ez digu bermatzen era egokian erabakitzea egoera zehatz batean baina egiten jakiteak eraginkortasun handiagoa lortzeko, arrakasta maila altuagoa ematen digu.

Pentsatzen dutenaz kontziente izatea nahi dugu, eta benetan eraginkorra izatea pentsamendua. Gure ikasleei pentsatzen irakasteak, plazaratzen dizkiegun arazoak positiboki ebaztea bermatzen du. Norberaren pentsamenduaz pentsatzea. Ezberdintzen eta erabakitzen ikastea arrakasta bermatzeko modurik onena da. Hausnartu, pentsatu eta erabaki.

Horretarako pentsamenduaren ohiturak eta trebetasunak erabiltzen ditugu

Metakognizioak, ikusgai egiten du pentsamendua bera “ikasten ikasi” gaitasuna garatuz. Ikaslea konturatu egiten da ikasi duela, nola egin duen eta bere erabilera. Ikasten ikasi, giza garapeneko ezinbesteko gaitasun moduan.

Ebaluatzeko metodologia berriak

Prozesuetan eragina duen aldaketa metodologiko guzti hau, ez luke inolako zentzurik izango pertsonak modu kuantitatiboan ebaluatzen jarraituko bagenitu.

Azken memoria proben ikuspuntu kuantitatiboetan oinarritutako metodologietan ez bezala, ebaluazioak ulermen prozesuari eragin behar dio, zeintzuk diren norberarengan eragiten dituen aldaketak ikasturte amaierara heldu arte. Ebaluazioa etengabeko feed-back-en bidez egiten da.

Ikasleak aldez aurretik ezagutzen ditu ebaluazio irizpideak eta lortze maila, izenpearen bidez. Horrela, egitekoa eta prozesua egokitu egiten du eta % 100 onuragarria den emaitza lor dezake: Antolakuntza, aurkezpena, pedagogia edukien aukeraketa, ideia propioen garapena, antolakuntza eta kudeaketarako gaitasuna etab.

360 graduko ebaluazioa beharrezkoa da:

  • Autoebaluazioa: protfolioa ikaslearena da propio. Berak erabakitzen du nolako zentzua duen, nola antolatuko dituen hausnarketak eta zein elementu sartuko dituen ikasi duenaren froga modura. Portfolio bakoitza sorkuntza bakarra bihurtzen da. Ikasleak berak erabakitzen du zer ebidentzia sartu behar duen eta zein den bere auto-ebaluazioa.
  • Koebaluazioa
  • Diana errubrikak

Kultura digitalaren garapena

Informazio eta ezagutzadun gizarte honetan, ezin ditugu teknologia berriak eskaintzen dizkiguten aukera berriak alde batera utzi. Kultur mailan beraiekin bat datozen tresnak baliatzen ikasten dute.

Jatorrizko belaunaldi digitala den bati buruz ari gara hitz egiten. Gaitasun hau aprobetxatu eta garatu egiten dugu: informazioaren bilketa eta trataera, ikasten ikasi, bideoak editatzea…

Eskatu informazio gehiago – 2023-2024 ikasturtea

    Izena*

    E-maila*

    Telefonoa*

    Zein ikastaro jakin nahi duzu?

    Haur HezkuntzaLehen HezkuntzaBigarren Hezkuntza-DBH

    Iruzkinak

    * Derrigorrezko eremua
    This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.