Eman zaizun argia ez gorde zuretzako

Trinitate Ama Carreras 1945ean etorri zen Deustuko Erriberako etxe batean Lekaimeen Komunitatea ezartzeko. Bertan hasi zen gure hezkuntza pastoralaren eskola txiki batean, geroago Deustun eta azkenik hemen, Jaungoikoarengandik ikusten gaituen tokian.

Congregación Colegio Madre de Dios

Trinitate Amaren idatzietan miatzen

Elizaren norabidea jarraituz, eta Jaungoikoaren borondatea ulertuz, Trinitate Amak gure heziketa xedea antolatzen hasi zen, momentuko hizpide eta arauen arabera. Gaur egungo ikuspuntu pedagogikoaren oso ezberdina da baina egun indarra duten balioetan oinarritu dago.

Gure Sortzailea, miretsi beharreko adore eta leialtasunarekin, ez zuen atzera egin Institutuaren heziketa xedea aurrera ateratzeko izan zituen zailtasunen aurrean eta lehenengo lekaimeak animatu zituen hau onartzera, honela zioen:

Bertan, irakaskuntza pixka bat eskatzen ziguten eta beldurtu ginen, baina , obedientziaren ahotsa entzun dugu Jauna, eta Zuk esango duzu, Maisu zerutiarra, segitu beharreko bidea!

Eukaristia Mirabeen heziketa eginkizuna ez da lanbide soila baizik eta bokazioa. Gure ikasleak pertsona moduan giza eta espirituaren hazkuntzan laguntzeko deia da, behin eta berriz aldatzen den gizarte honetan.

Hasiera batean Trinitate Amak neskatoen heziketa planteatu zuen:

“Emakume modura ahalik eta gehien ikas dezaten jarriko da arreta, gizartean eta familian”

Eta kongregazioa eguneratuz eta moldatuz joan da araudiaren eta momentuko tendentzien arabera, betiere Trinitate Amaren legatua Juangoikoaren dohaintzat jasoz.

Convivencias colegio Madre de Dios Bilbao

Beharrek edo neskatoen gaitasunek eskatzen zutenean, berak arreta pertsonalizatua kontuan hartzen zuen:

”Ikasle batek aparteko dohainak baditu, kasu bakoitza aintzat hartuko da eta arreta berezia jarri ahulenei”.

Ez zuen adimen anizkoitzari buruz hitz egiten, ezta adimen emozionala edo espiritualari buruz ere baina Lekaimeei zera esaten zienean aintzat hartzen zituen:

“Bihotzaren heziketan jarri behar da arreta eta zainketa guztia, bakoitzaren baldintzak ondo ikertuz, onena sustatzeko eta Juangoikoaren eta besteenganako maitasuna bultzatzeko”.

“Lekaimeek amaren bihotza izan behar dute, eta neskatoen bihotzaren ezagutza argia, hezi behar den lehenengo gauza izan behar delako”.

Ebanjelioa maitasunean laburbiltzen da eta Eukaristia maitasuna da. Biak dira Trinitate Amaren ereduak eta bertan oinarritzen dira beraren heziketa orientabideak.