Jainkoaren bidea

Bere idatzietan hau dio:
Askotan sentitu dut nire bihotza pizten zuela eta zera esaten zidala: Eman arimak, arimen egarri naiz!

Congregación Colegio Madre de Dios

Bizitza erlijiosoan dituen bizipenek aldaketa batzuk sortu zituen monasterioetan:

Nobiziago komun bat Caputxinen monasterioentzat eta Ama Abadesa Nagusi bat, Caputxinoek zuten bezala, baina haren benetako grina Eukaristia zen; behin betiko adorazioa ezarri Eukaristian, Jaunartze Sakratuan parte hartu eta arimak Eukaristiara eraman.

Zer egin zezakeen berak?

Behin Jaunartze orduan, Jesusen ahotsa argiago entzun zuen. Eukaristiarako gogo handia eta Etengabeko Adorazioaren ideiaren eskaera zabaltzen hasi zen mojen artean, hala ere, ez zuen arrakastarik izan. 1908ko abuztuaren 16an Komunitateak San Antoneko Abadesa izendatu zuen. Bere ezinegona ezagutzen zuten apaiz eta aholkulariek San Antonen erreformak egiteko gogoa zuela zekiten, baina berak ez zuen egoki ikusten lehenengo hirurtekoan. 1921ko martxoaren 19tik 20ra, Santa Clararen 7. ehun urtekoaren ospakizunean, Trinitate Amak Jaunartzea jaso ostean, aurreikuspen bat izan zuen: «San Frantziskok altarera urreratu zuen Ama Birjinaren aurrean eta haren oinetan belauniko jarriz, tunika gorri eta oso ilun bat jantzi eta kordoi zuri bat estutu zioten. Santa Clarak bere buruaren gainean lehenengo fede araua jarri zuen eta Birjinak, fede arauaren gainean babesa jarriz esan zion: «Ene alaba gure semea egiatasunean eta izpirituan miresten duten suzko bihotz asko ekar itzazu…» Bere ikuspuntua adierazi zuen, betiere Jaungoikoaren borondatea bilatuz, baina Komunitatearen ezezko erantzun aurrean, Komunitatea zerbitzatu zuen haren ustez joan behar zuen bidetik.

Jainkoa berriro azaldu zitzaion gaixotasun larri batez eta ohean zegoela Jesus entzun zuen: Zer egin duzu emandako talentuarekin? Niregatik sufritzearen beldur zara? Gaixotasuna sendatu zen baina oso ahul geratu zen eta Abadesa izateari utzi zion. 1916an barneko iluminazio berri bat izan zuen, Jaunak Caputxina adoratuen Komentu bat erakutsi zion, baina ez zen San Anton eta beste leku batean sortu behar zuela ulertu zuen. 1920an berriro ere Abadesa izendatu zuten; garai honetan neskatoak jaso, hezi eta eukaristiara hurbiltzeko ideia bururatu zitzaion.

Sortzaile baten jomugak

1921. urte hasieran, Granadako Vicente Casanova eta Marzol apezpiku izendatu zuten. Ama Trinitatea bisitatu zuen eta Lekaimeek San Antonen etengabeko mirespena lor zezaten aurrera egitera animatu zituen. Lekaimeek maitasun handia zioten Trinitate Amari, hala ere, etengabeko mirespena prozesatzeko karga handia izango zela uste zuten. Orduan izan zen apezpikuak ateratzera aholkatu zuen unea eta Erlijio- Konstituzioak idaztea agindu zion, Etengabeko Mirespena eta heziketa hartzeko neskatoen mirespenarekin. Horrela hasi ziren fundazio berrirako gauzak antolatzen.

  • 1923kok abenduaren 2a: Egoitza-Santuari Chauchinan monasterio bat sortzeko baimena eskatu zion.
  • 1924ko apirilaren 24a: fundazio berriaren lehenengo harria eraiki zen eta obrak 1925eko martxoan bukatu ziren.
  • 1925eko apirilaren 11a: Trinitate Ama buru zutela, 12 lekaime atera ziren Chauchinarantza. Haiek osatu zuten Caputxina Adoratuen lehengo Komunitatea. Larunbat santua zen.
Madre Trinidad Carreras

Komunitateak gora egin zuen eta Apezpikuak Berjan fundazio berri bat egitea proposatu zion trinitate amari. 1930ean irailean Lekaime batzuk, 15 hain zuzen, Trinitate Ama buru zutela, Gadorreko Ama Birjina ermitara mugitu ziren bertan Jesus Euskaristiaren mirespenerako beste tronu bat jartzeko. Sortzailearen ardurak betetzen hasi ziren: Jesus Eukaristiaren Mirespena- komuneko Nobiziagoa – eta Eraikitako monasterioak bisita zitzakeen Ama Abadesa Nagusia. Era berean, karisma finkatzen hasten da: Pobrezia eta apaltasunaren izpiritua – Mirespen espiritua- umeen eta gazteen heziketaren ardura. Kongregazioak, bere izenak dioen bezala, espiritualitate FRANTZISKOTARRA, EUKARISTIKOA ETA AMA BIRJINARENA DU. «EUKARISTIA TXIT SAKRATUAREN ESKLABUAK ETA JAUNGOIKOAREN AMARENAK»

Espainiaren egoera politikoak zetozen urteetan Lekaimeen eta Trinitate Amaren sakabanaketa eragin zuen eta Pio XII. Aita Santuaren Nuntzioa, Tedeschini Monsinoreak aholkaturik, Portugalera joan zen.

Madre Trinidad Carreras
Madre Trinidad Carreras
  • 1934ean Bragan, Portugalgo Iparraldean, Nobiziagoa ezarri zuen.
  • 1936an Oporton sortu zuen
  • 1937an Orenseko etxea zabaldu zen.
  • 1939 Granadako fundazioa eta Berja-Almeriakoa berriro zabaldu zuen.
  • 1942an Portugalen, Laveirasekoa sortu zuen.
  • 1943an Lisboako fundazioa.
  • 1944ean Madrilen sorrera. Bertan, Espainiako Nobiziagoa ezarri zuen eta 1954ean bertara mugitu zen Lisboatik, Kongregazio Orokorraren Etxera.
  • 1945ean Bilbon sorrera.
  • 1947an beste Komunitate batzuk sortu zituen Italian eta Madrilen, geroago itxi zirenak.
  • 1948an hiru Lekaime bidali zituen Mexiko sortzeko.
  • 1949an Viana do Alentejo (Portugal) sortu zuen. Bera bizirik zegoela sortu zen azkeneko Komunitatea izan zen.

Bere bizitzako hiru maiteak: UMEAK, MARIA ETA EUKARISTIA. INSTITUTOAREN SORRERAN ISLATUTA ZEUDEN.