Kaixo Sarriatik,

gure abentura amaitzen da baina oso ondo pasatu dugu. Leku hau izugarria da!!  Etxe osoa guretzat izan da eta ingurua ezin da hobea izan, Gorbeiaren parkea ikusten da hemendik!!

Hiru egun hauetan erleei eta eztiari buruz asko ikasi dugu, gainera, talde kooperatiboetan proiektu bat landu dugu eta aurkeztu dugu. Txangoak ere egin ditugu, aukera polita izan da errota, kaleroa eta eztiaren museoa ezagutzeko.

Primeran egon gara elkarrekin berriro jolasten, lo egiten eta gozatzen. Irrikitan egongo gara hurrengoari itxaroten.