Baditugu jada 2026-2027 ikasturteari begira Batxilergoan aurrematrikulatzeko kanpainaren datak: eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 6tik 24ra izango da ikastetxeko ikasleentzat, eta martxoaren 16tik 27ra, berriz, ikastetxetik kanpoko ikasleentzat. “Zure etorkizuna zainduz” goiburupean eskaintzen dizugun Batxilergo honen bidez, edozein unibertsitate-gradutan edo goi-mailako heziketa-ziklotan sartu ahal izango zara. Madre de Dios Ikastetxearen proiektu berritzailea osatzen du ziklo honek, zure etorkizuna aukeratzeko ateak zabaltzeaz bat.

PROIEKTU BERRITZAILEA

Metodologia berritzaileak darabiltzagu: lankidetzako ikaskuntza, proiektuen bidezko ikaskuntza, arazoen ebazpenean oinarritutako ikaskuntza… Horren guztiaren ondorioz, Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A Saria jaso dugu, berrikuntzari eta kalitatezko irakaskuntzari esker.

Teknologia berrietara bideratuta eta mundu osora zabalduta ari den ikastetxea gara. IKTen alorrean heldutasun-maila aurreratua duen ikastetxea da gurea, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ematen duen sinestamendua da izendapen hori. Teknologiaren eta gailu digitalen aldeko apustu sendoa egin dugu.

Horrez gain, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) hartu duen konpromiso sendoak ere bereizten du Madre de Dios Ikastetxea, eta, ingurumena babesteko egiten duen lanaz gain, gizarte-arloan ere ari da, askotariko alderdiak jorratuz, hala nola berdintasuna, kalitatezko hezkuntza eta pobreziaren aurkako borroka. «Eskola Jasangarri» ziurtagiria eskuratu du ikuspegi horri esker. Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri horrek eskola jasangarriak nabarmentzen ditu, eta berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumen eta gizartearekiko konpromisoaren alde egiten duten lana aitortzen die.

Gertukoa eta pertsonalizatua

Madre de Dios Ikastetxean, hezkuntza-eskaintza pertsonalizatua eta ikasleen interesei erantzuten diena eskaintzen dugu.

Bi ikasturte hauek unibertsitateko nahiz goi-mailako heziketa-zikloetako ateak irekiko dizkiete ikasleei, eta beren etorkizuna zehaztu ahal izango dute, batean zein bestean. Garai horretan, funtsezkoak dira jarraipen eta orientabide pertsonala eta profesionala, bai tutore-ekintzaren bidez, bai Orientazio Batzordearen bidez, etorkizunerako aukera egokia egin dezaten.

STEAM gaitasunak

STEAM gaitasunak (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) garatuz, Madre de Dios Ikastetxeak eredu didaktiko zehatz bat bermatzen du, helburu honekin: etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai izango diren ikasleak prestatzea. Batxilergoko etapan Teknologia, Ingeniaritza eta mota horretako ikasgaiak emanez, bokazio zientifiko eta teknologikoak indartzen ditugu, diziplinarteko ikuspegi sortzaile eta ekintzaile batetik eta pertsonaren benetako beharren zerbitzura jarrita.

Autonomia sustatuz

Hezkuntzako etapa guztietan da garrantzitsua autonomia, baina goren puntura Batxilergoan iristen dela esan daiteke. Madre de Dios Ikastetxean, ikasleen autonomia indartzen dugu, hurrengo hezkuntza-etaparako trantsizioa errazagoa izan dadin.

Azken ziklo honetan, ikaslea da bere ikaskuntzaren arduraduna, eta liderraren lekua hartzen du hezitzaileak, pertsona bakoitzak ikasteko dituen iturriak aurkitu eta indartu ditzan.

Frogatutako emaitzak

Urtez urtez, ikusten dugu gure ikasleek gaitasun handiak dituztela unibertsitateko edozein gradutan edo goi-mailako edozein heziketa-ziklotan sartzeko. Gure ikasleen % 100ek gainditzen du selektibitatea gaur egun ere: gure ikasleen etorkizun profesionalerako bermea da hori.

BATXILERGOAN DITUGUN MODALITATEAK

Madre de Dios Ikastetxean, eskaintza zabala dugu Batxilergoan, edozein unibertsitate-gradutara edo goi-mailako heziketa-ziklotara jotzeko aura ematen dutenak.

Bi modalitate ditugu Batxilergoan: Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa, eta Zientzia Batxilergoa, A hizkuntza-ereduan. Ildo horretatik, Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoan, bi aukera daude: Giza Zientzien ibilbidea, eta Gizarte eta Zuzenbide Zientzien ibilbidea. Zientzia Batxilergoaren barnean, berriz, alde batetik, Zientzien eta Osasun Zientzien esparrurako prestatzen dira ikasleak, eta, bestetik, Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren esparrurako ibilbidera gerturatu ahal izango dira.

Nazioarteko Batxilergo Duala

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, Nazioarteko Batxilergo Duala lortzeko aukera ematen diegu ikasleei Madre de Dios Ikastetxean. Osagarri perfektua da, titulazio bikoitza lortzeko: Espainiako Batxilergokoa eta Estatu Batuetakoa.

Horri esker, programa horretan parte hartzen duten ikasleak gure ikastetxean eta Estatu Batuetako High School batean matrikulatuta egongo dira aldi berean, eta bi ikasketa-ibilbideak egingo dituzte batera.

Online egiten da programa, eta Estatu Batuetako «High School» titulazioa lortuko dute horren bidez.

Sorkuntza eta diseinua

Gure ikastetxearen eskaintza berezia da ikasgai hau, Madre de Dios Ikastetxeko irakasleek diseinatua, esperimentazioan eta abangoardian liderra den IED Kunsthal eskolarekin lankidetzan. STEAM gaitasunen alde egiten dugu, arazoen ebazpenean, galderak egitean eta erantzun berrien bilaketan oinarritutako ikaskuntza-eredu baten alde.

Espiritu ekintzailea sendotzen laguntzen du ikasgai honek, sorkuntzaren bidez, ekimenez, malgutasunez, taldean lan eginez, norberaren konfiantza indartuz eta zentzu kritikoa jorratuz. Ikasgai berri honetan, begirada trebatu nahi da, inguruneari zorrotz behatzeko eta adi begiratzeko tresna bihurtuz, inguruan dugun errealitatea kritikoki aztertu ahal izateko horrela. Lanerako, esploraziorako eta ikerketarako metodo bat da.

Euskaltegia

Madre de Dios Ikastetxeak Ulibarri Euskaltegiarekin lanean dihardu, ikastetxetik atera beharrik gabe B2 eta C1 ziurtagiriak lortzeko aukera emateko xedez. Ingurune erosoa eskaintzen zaie ikasleei, espezializatutako irakasleen eskutik euskara ikasteko bidean aurrera egin dezaten. Inoiz baino errazago ikasiko duzu eta lortuko duzu ziurtagiria!

MATRIKULATU

Matrikula egin nahi baduzu eta zalantzaren bat galdetu nahi badiguzu, telefonoz deitu diezagukezu (94 475 99 83), helbide elektronikora idatz diezagukezu (secretaria@madredediosbilbao.es) edo webguneko inprimakiaren bidez jo dezakezu gurengana (https://www.madredediosikastetxea.com/oferta-educativa/bachillerato/)