LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROETARA BISITA: Bilboko Gurutze Gorria, Elorrieta Errekamari eta Nicolas Larburu

Joan den asteartean, apirilaren 18an, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek Lanbide Heziketa eskaintzen duten hiru ikastetxe bisitatu zituzten, haien hezkuntza-eskaintza ezagutzeko. Eguna Barakaldon hasi zen, Nicolas Larburu LHko ikastetxean. Goiz erdian, Gurutze Gorriak Abandon duen zentroa ezagutu genuen, eta, azkenean, Elorrieta-Errekamari zentroarekin amaitu genituen bisitak, San Inazion. Han azaldu ziguten zer zen LHa, zer ikastaro eskaintzen dituzten eta zein diren onartzeko irizpideak eta epeak, besteak beste. Instalazioak ikusteak eta irakasleak zein gradu desberdinetako ikasleen esperientziak ezagutzeak lagundu egin zien beren lan-etorkizuna nolakoa izango den ezagutzen.

Ikastetxeetara egindako bisitak, oro har, interes handia piztu zuen ikasleen artean, eta Lanbide Heziketari buruzko ikuspegi zabalagoa lortu zuten.