Datorren asteartean, martxoaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Kirol Txapelketa (2022) izango da Madre de Dios Ikastexean, boleibol modalitatean.

Txapelketa honetako irabazleak Euskadi ordezkatuko dute Espainiako Unibertsitate Txapelketan.

Goizeko 10:00etan hasiko da, Madre de Dios ikastetxeko kiroldegian.

Emakumezkoen kategorian talde hauek parte hartzen dute:

-Deustuko Unibertsitatea

-EHU

-Mondragon Unibertsitatea

Gizonezkoen kategorian:

-EHU

-Mondragon Unibertsitatea

Emakumezkoen taldeek triangeluar bat jokatuko dute, 3 seteko onena eta 15 puntu/seteko.

Gizonezkoen taldeek partida bakar batean jokatuko dute, 5 setetako onenean eta 15 puntu/seteko.

Egun ona ematea espero dugu, kirol horretaz gozatuz, eta Madre de Dios Ikastexteak zorte ona opa die parte-hartzaile guztiei.