Proiektuetan oinarritutako metodologia trebetasun garrantzitsuak eskuratzea sustatzen duen hezkuntza ikuspegi bat da. Ikuspegi honen bitartez, arazo-egoerak modu kritikoan erantzun daitezke, talde lana sustatu, komunikazio eta pentsamendu logikoa bultzatu eta beraien hurbileko errealitatea ulertzen lagundu, besteak beste.

Gainera, Inguruko proiektuen bidez funtsezko konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen da, hala nola:

  • Ekintzailetza konpetentzia
  • Matematikarako konpetentzia, zientzia, teknologia eta ingenieritzarako konpetentzia
  • Konpetentzia digitala
  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

Bestalde, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lantzea eta kontzientzia ekologikoa sortzea ere lortu daiteke metodologi honekin. Gure kasuan, 3. Helburua landu dugu, osasunean murgiltzen dena.

Lehen Hezkuntzako 4.mailan, Giza Gorputza ikertzen hasi gara dinamika eta jarduera ezberdinen bitartez. Bertan, gorputzean aurkitzen diren aparatuak eta sistemak landu ditugu, aparatu bakoitzaren atalak, prozesuak … ikasiz . Ikasitakoa sendotzeko, ikasle guztiek proiektu bat sortu dute beraien kabuz, familien laguntzarekin. Familiak ikasleen ikaskuntza prozesuaren berri izatea ezinbestekoa da guretzat eta beraien inplikazioa bultzateko proiektuak sortzea aukera bikaina izan delakoan gaude. Aniztasunari erantzuteko ere, proiektuak aproposak dira oso zabal eta sakonak baitira. Izugarrizko lanak egin dituzte!

Gure ikasle batek horrela dio Inguru ikasgaiari erreferentzia eginez:

“ Inguru nire ikasgai gustukoena da, heltzeko zain nago beti . Eskolan eta etxean ere jarraitu ahal dugu ikertzen . Asko gustatzen zait horrela ikastea. “

Familia batek ere horrela uste dut Inguruko proiektuen inguruan:

“ Nire alaba oso gustora dago proiektuekin. Hasieran, arraroa egin zitzaigun liburu gabe ikasten egotea, baina aukera bikaina dela uste dugu esplorazioa lantzeko “