Haurtzaindegien etapan (0-3 urte) 2024-2025 ikasturtean izena emateko kanpaina jarri dugu abian. “Urrats txikiak, helmuga handiak” lemapean, haien etorkizuneko lorpenak zehaztuko dituen lehen hezkuntza-etapa honen garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Ongizate emozionalari begiratzen diogu, eta familien beharretara egokitzeari, denborari eta zerbitzuei dagokienez. Horrez gain, 4 hilabetetik 18 urtera bitartean haurrak hezteko konpromisoa hartzen dugu, etorkizuneko gizarterako prestatzeko trebetasunak eta gaitasunak garatzeari eta indartzeari garrantzia emanda. Hori guztia giro aktibo eta adeitsuan egiten da.

Aurten, lehenengo aldiz matrikulatako 2 eta 3 urtekoek ikastetxeko lehen txandala izango dute opari. Horrez gain, gure kanpainaren abantailez gozatu ahal izango duzue: Familia gehiago, abantaila gehiago.

Ate irekietako egunak nahieran

Aurten, gure ikastetxea noiz bisitatu aukeratzeko askatasuna duzu. Programatu zure bisita pertsonalizatua 944 745 410 telefono-zenbakira deituta,, bidali mezu bat secretariainfantil@madredediosbilbao.es helbidera, zure datuekin, zure topaketa agendaratzeko edo gure webguneko harremanetarako formularfioaren bidez.

Haurtzaindegi asistentzial eta pedagogikoa

Ordutegi malgua, benetako kontziliazioa lortzeko

Ordutegi malgua eskaintzen dugu, benetako kontziliazioa errazteko. Uste dugu ordutegi-malgutasuna dela bide horretan laguntzeko lehen urratsa. Guztiz moldagarriak gara: aukeratu zeure beharretara hobekien egokitzen den ordu-tartea, baita ordu solteak ere, zure laneko eta familiako bizitza harmonizatzeko. Eman zure baldintzen berri, eta aukerarik onena ebaluatuko dugu. Gure ordutegi jarraitua, 07:30etik 17:30era, astelehenetik ostiralera, lana eta familia uztartzea errazagoa izan dadin diseinatuta dago. Gutxieneko kuotarik gabe, baita orduka ere.

Haur bakoitza, historia desberdin bat

Onartzen dugu haur bakoitzak ikaskuntza-historia bakarra duela. Gure esperientzian oinarrituta, haur bakoitzaren berezitasuna eta bere ahalmen maximoa lortzeko behar duen arreta espezifikoa ulertzen ditugu. 0-5 urte bitartean, beren gaitasunak garatzen hasten dira. Horregatik, gure hezkuntza-ikuspegi berritzailea haur bakoitzaren aukerak maximizatzera bideratuta dago.

Jangela Propioa

Madre de Dios Ikastetxean geure jantokia dugu, geure sukaldearekin. Elikadura orekatua eskaintzen dugu, kalitate goreneko lehengaietan eta sukaldaritza tradizionaleko prestaketetan oinarritua, aurrez prestatutako elikagaiak edo erdi-prestatuak saihestuz. Hori guztia, gure dietetika zerbitzuak gainbegiratuta.

Gainera, txikienentzat, haurraren elikadura-erritmora egokitzen den Edoskitze-gela dugu.

Ingurune naturala

Hiriaren erosotasuna eta Bilboko San Inazio auzoaren goialdeko ingurune natural pribilegiatua uztartzen dituen ingurune naturala eskaintzen dugu. Berdeguneak, baratzeak eta natur ingurune zabalak ditugu, eta horrek aukera ematen die haurrei egunero naturarekin harremanetan jartzeko,  beren garapen fisiko, intelektual eta emozionalerako.

Haur Eskolaren zerbitzuak eta abantailak:

– Eskola-garraioa 2 urtetik aurrera.

– 3 urtetik gorako eskolaz kanpoko kirol- eta ikasketa-jarduerak.

– Erizaintza Zerbitzua.

– Proiektu Eleanitza.

– Gurasoen Eskola.

– Gurasoen elkartea.

– Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako haurtzaindegia.

Proiektu berritzaile eta finkatua

Gure informazio-bilera pertsonalizatuetan, Madre de Dios Ikastetxean egiten dugun lanaren parte diren proiektu zirraragarri eta abangoardistenei buruzko xehetasunak partekatuko ditugu.

Hizkuntzen Proiektua

Bizitzako lehen urteetan dauden haurrek hizkuntzak ikasteko berebiziko prestasuna dute. Hori dela eta, beharrezkoa da bigarren edo hirugarren hizkuntza baten irakaskuntza eta ikaskuntza ahalik eta azkarren hastea, adin goiztiarretan dagoen garunaren ahalmen intelektuala eta plastikotasuna aprobetxatzeko.  Gure helburua da ikasleek gaitasun anitzeko profil eleanitza lortzea.

Robotika

Blue-Boot robotaren laguntzarekin, problemak formulatu, irudikatu eta ebazteko arrazonamendu-gaitasuna garatzen dute, hezkuntza-robotikaren bidez programatzen ikasiz.

Xakea

Xakeak bururako gimnasio gisa funtzionatzen du, non haurrek zenbait trebetasun lantzen dituzten, kontzentrazioa, arreta, oroimena eta analisia sustatuz. Gainera, pentsatzeko artea da helburua.

Estimulazio goiztiarra

Gure zentroan COGEST estimulazio kognitiborako programa lantzen dugu, ikerketa neurozientifikoek bermatua; irakurketa-idazketa ikaskuntzarekin lotutako prozesu kognitiboak estimulatzea du helburu.

EMAT

EMATen bidez, haur guztiek beren adinera egokitutako kontzeptu matematikoak ikas ditzakete, betiere, manipulaziotik, behaketatik eta esperimentaziotik abiatuta. Helburua da haurrak pixkanaka pentsamendu konkretutik pentsamendu abstraktura pasatzea.

Mindfullness. Lebab Proiektua

Barnekotasunaren lanketaren bidez, neska-mutilei beren barrurantz begiratzeko aukera ematen diegu, “izateko” eta “hazteko”, norberaren sakonean, pertsona gisa.

Psikomotrizitatea

Ikastetxean egiten den Aucouturier Psikomotrizitate Jarduerak haurraren osotasuna hartzen du ardatz, haren adierazkortasun motorra ulertzean oinarrituta.