Este año el EVENTO GUGAN se celebra en Madre de Dios Ikastetxea el viernes 23 de mayo.

Han confirmado su presencia la Concejala de Educación y el Director de Área de Educación del Ayuntamiento de Bilbao y la Directora de Familia del Gobierno Vasco, además contará con la participación de 28 colegios del País Vasco.

 

GuGan Kristau Eskolak bideraturiko proiektu bat da, Hezkuntza-Elkartean heziketa emozionala garatzeko, batez ere ikasleen eta irakasleen artean.

Programa honek, alde batetik ezagutza, motibazioa eta norberaren autorregulazioa landu gura ditu, pertsonen barne-alderdia kontuan izanik.Bestetik, alderdi hori ere aintzat hartuta, harreman eta elkarbizitza onuragarrien aldea ere jorratzen du.

Horrela, metodologia berriak ezartzean, arrakasta handiagoa eta emaitza hobea ateratzen dira; halaber, elkarbizitza onuragarria bilatuko da, eskola-jazarpena saihestuz, ikastetxe barneratzailea eta ikasle trebe eta zoriontsuagoak lortzeko.


Aurten GUGAN ekimena Madre de Dios Ikastetxean izango da, maiatzaren 23an, eta Euskal Herriko 28 ikastetxek hartuko dute parte bertan. Oraingoan, Familiari, gure hezkuntza-zereginetan ezinbestekoa den oinarri bati, ekingo diogu, batez ere.

Egunean zehar, Silvia Mayoralen txostena edo ponentzia entzuteaz gain, eskolaren eta familien arteko elkarlana sustatzeko jardunbide egokiak ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Amaitzeko, egiaztagiriak bananduko zaizkie, hiru urte hauetan programaren atal edo zati guztiak gainditu dituzten ikastetxeei. Madre de Dios Ikastetxea izan da haietariko bat; hori dela eta, akreditazio honek Adimen Emozionaldun Zentro izateko bermea ematen digu.

.