Madre de Dios Ikastetxea Hezkuntza Marketingeko Nazio sarietan finalistetako bat dela kontatu ahal izateaz arro gaude. Bigarren edizio honetan, Web Orri onenaren hautagaitzara aurkeztea erabaki dugu eta 620 proiektu baino gehiagoren artean aukeratuak izan gara.

Hezkuntza Marketingeko Nazio sarietan, hezkuntza zentro berritzaileak, sormenezkoak eta marketingarekin, komunikazioarekin eta haren bisibilitatearekin arduratuak daudenak saritzen dituzte

Web orri onenaren hautagaitzaren bitartez, Sphiral ezagutarazi dugu, zentroaren barneko sare gisa eta zentroan inplikatuta dauden sare sozial moduan: gurasoak, ikasleak, irakasleak, langile ez dozenteak…

Web orriaren berrikusketak, gure komunitaterako eduki garrantzitsuen eguneratzeak eta haren euskarazko bertsioak ere indarra izan dute hautagaitza horretan. Gure hezkuntza komunitateaz kanpo ezagutaraztera eramango gaituen web orria da, ikastetxe barruan gertatzen denaren berri emango duen eduki eguneratuak ahaztu gabe.

Guretzat finalista izatea saria da jada eta zuekin guztiekin elkarbanatu nahi dugu arrakastaren parte ere baitzarete. 620 hautagaitzatik aukeratuak izateak, berrikuntzaren bide onetik gabiltzala erakusten digu.

Urtarrilaren 15etik aurrera botoa eman ahalko da online. azken erabakia hartzeko orduan Botoak lotesleak ez badira ere, datorren otsailaren 2an Caixa Forum Madrilen izango dena, proposamen honetara gehitzeko deia luzatzen dizuegu eta Madre de Dios ikastetxeari botoa eman diezaiozuen eskatzen dizuegu. Gure inplikazioa ikusteko era berria da eta horrela, hezkuntza proiektu berritzailea ezagutaraziko dugu.