Adimen artifiziala geratzeko etorri da, beste erronka bat, beste egoera batean jartzen gaituena, eta erronka etikoak, sozialak eta segurtasunekoak aurkeztu ditu. Erronka horiek arduraz landu behar dira, erabilera onuragarria eta etikoa bermatzeko.
Egokitu egingo gara, eta gizarte gisa aurrera egiten lagunduko digun potentzialaz baliatuko gara.

Egoera berri horren aurrean, ezin ditugu ahaztu pertsonak eta bizi garen ingurune naturala. Horregatik, galdera batzuk egin beharko genituzke:

Nolakoa izango da etorkizuneko gizartea AAk presentzia handia izango duen tokian?
Nola ezarriko dira harreman pertsonal berriak, lan-esparrua, familia…?
Nola ZAINDUKO GARA AAk gero eta gehiago kontrolatuko duen etorkizun honetan?
Zein onura eta erabilgarritasun jar ditzake AAk pertsonen eta haien ingurunearen zerbitzura?

Medikuntzan, komunikazioan, ekologian… 
Inauteri hauek mundu berri honetan murgilduko gara, gure egunerokotasunean dagoeneko presente dagoena.
Ez galdu inauterietako jaialdiak, zure zain gaude!