Astelehen honetan, martxoaren 11n, San Ignazio auzoko Galuk elkarteko kideen bisita jaso dugu, mahai-jokoak patio aktiboetarako beste aukera bat bezala ezagutaraztera etorri baitziren (jolasorduetarako gugam proiektua).

Galukek urte asko daramatza belaunaldien arteko aisialdi alternatibo, osasungarri eta partekatuaren bila dabiltzan familiak elkartzen, eta aholkuak emango dizkigu adin guztietarako egokienak diren mahai-jokoak eskuratzeko.