Pasa den astelehenean DBH 4. mailako Ekonomia taldeak BIC Bizkaia (https://bicbizkaia.eus/ ) BIC Bizkaia inkubagailua bisitatu zuen, teknologia bio-mikro-nanoetan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatuta dagoena, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua. Irteera honetan, BIC barruan lan egiten duten Addimen eta MicroBionik erakundeak ezagutzeko aukera izan dute. Madre de Dios Ikastetxeko talde honek Egin eta Ekin proiektuan hartzen du parte, egiten ikastea eta ekitea, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak bereganatzeko ekimena izanik, ahalegina eta zailtasunei aurre egiteko ahalmena baloratuz eta bizitzako eremu ezberdinetan ekimen ekintzaileak gauzatuz.