Otsailak 26, astelehena, DBH eta Batxilergoko ikasleek betirako gogoratuko duten eguna izango da duda barik, egun paregabea igaro dute eskiatzen eta snowboard egiten Alto Campo eski estazioan.

Eguraldia lagun izan dugu eta egun eguzkitsuaz gozatu dute, elur hobezinarekin.  Batzuek dagoeneko ezagutzen zuten mundu hau eta topera gozatu dute eskiatzen edota surfeatzen ikaskideekin.

Beste batzuentzat ostera, lehenengo aldiz egin dute eta haien aurpegiak ikusi baino ez dago primeran pasatu dutela jakiteko. Ikasturte honetan 100 ikasle joan dira (2 autobus) irakasle eta monitoreekin… Datorren ikasturtean ziur askoz gehiago joango garela.

Nork daki, agian 4 urte barru, datorren neguko olinpiar jokoetan, bigarren domina hauetariko batena izango da.