Gaur, atzo bezala, goiz jaiki gara eguna ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Kaleak zuri zeuden, baina eguna oso eguzkitsua izan da. Goizean International Hellerup Schooleko lankideekin Christiania auzora joan gara. Auzo honek oso bizimodu ezberdina du, baina aldi berean interesgarria da jasangarritasun eta autonomia eredu alternatibo bezala.
 
Eguraldi ona ikusita, bizikletak alokatu eta benetako daniar bihurtzeko aprobetxatu dugu. CopenHillera jo dugu, hiriko hondakinak energia garbi bihurtzen dituen energia eraikina.
 
 
Eguna amaitzeko, hiria bizikletaz zeharkatzen jarraitu dugu, leku gehiago bisitatzeko, hala nola itsaslamia edo marmolezko eliza.
Orain indarrak berritu behar ditugu biharko, pizza batzuk afaltzen talde osoa ostatuan.