Haur Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Matrikula zaitez haurreskola, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza 2024-25

Gainera, gure kanpainaren abantailez gozatzeko aukera izango duzue:

Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Izena*

    E-maila*

    Telefonoa*

    Zein ikastaro jakin nahi duzu?

    Haur HezkuntzaLehen HezkuntzaBigarren Hezkuntza-DBH

    Iruzkinak

    * Derrigorrezko eremua
    This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

    Ateak zabalik, nahieran

    Eskatu bisita pertsonalizatua
    Telefonoa: 944 759 983, e-maila: secretaria@madredediosbilbao.es ; edo webgunearen bidez.

    Izan eta Hazi

    Eskola da familia-ingurunetik kanpoko lehen bizikidetza- eta ikasketa-espazio publikoa, eta, hala, funtsezko gunea da, hantxe hasten baitira haurrak eta gazteak IZATEN, lehen gizarte-harremanak eratzen eta mundua ulertzeko modua finkatzen. Ingurune horretan, ongizate emozionala da HAZTEKO benetako oinarria.

    Madre de Dios Ikastetxean, Ongizate Emozionala da Garapen Osorako euskarria.

    MADRE DE DIOS IKASTETXEAren apustua da HEZKUNTZA KOMUNITATEKO kideek nork bere burua adierazteko, ulertzeko eta ahalmen guztiak garatzeko ingurune segurua topatzea bertan. ONGIZATE EMOZIONALERAKO konpromisoa estrategia giltzarria da ikasle bakoitza IZATEKO –horrek adierazten duen benetakotasunarekin eta araztasunarekin– eta mugarik gabe HAZTEKO, onura hautemangarriak sortzen baititu hezkuntza-prozesu osoan:

    Emaitza: Ahalmen biderkatuak dituzten pertsonak

    Azken batean, ongizate emozionala lehenetsiz, laguntza eta prestakuntza ematen diegu pertsonei, beren IZATEA errespetatuz eta beren gaitasunak eta erabaki-ahalmena sustatuz, HAZI DAITEZEN lankide eta aldaketa-eragile direla SENTITUZ eta IZANEZ. Adimen emozionala landuz HAZTEN diren ikasleek etorkizunean arlo pertsonalean nahiz lan-arloan arrakasta izateko aukera gehiago dituzte, ahalmen handiagoa dutelako:

    • Talde lanerako.
    • Gatazkak kudeatzeko.
    • Proaktiboak IZATEKO eta enpatiaz jokatzeko.
    • Eraginkortasunez entzuteko eta komunikatzeko.

    Horrela, etorkizunean ongizatea eta motibazioa izateko prestatzeaz gainera, orainetik IZATEN eta HAZTEN ariko dira.

    Ikasgela bikoitzak

    Madre de Dios Ikastetxeak ikaskuntza ulertzeko modu berri baten alde egiten du: gela dualak. Gela berean bi irakaslek edo gehiagok egiten duten irakaskuntza partekatua.

    Jarduteko eredu horrek aukera ematen digu gure irakaskuntza eginkizuna hobetzeko:

    • Irakasleari lagungarria zaio plangintza eta ebaluazio prozesuen kontrastean
    • Irakasle batek bestearengandik ikastea errazten du (irakasle-kideak): gaitasunak, konpetentziak…
    • Irakaskuntza jarduerari buruzko gogoeta ahalbidetzen du: Coachinga
    • Berrikuntza sustatzen du: saihestu egiten dira errutina, ikasgelako monotonia… eta aberastasuna eskaintzen du esperientzietan, aukeretan… ikasteko modu berriak…

    Ikasleei dagokienez:

    • Ikasleen arreta, jarraipena eta ebaluazioa hobetzen du, eta ikaskuntza pertsonalizatzeko aukera ematen die ikasgelako irakasleei.
    • Ikasleen ezagutza eta ulermena hobetzen laguntzen du, osagarritasunari esker, bi ikuspegi, egiteko bi modu…
    Matrícula primaria-secundaria

    Madre de Dios Ikastetxeak ikaskuntza ulertzeko modu berri bat sustatzen du:

    • Konpetentziak oinarri:Gaitasun eta trebetasun guztiak garatuz.
    • Ikasgela dualak: Bi irakaslek edo gehiagok dihardute ikasgela bakoitzean irakaskuntza eginkizunak betetzen.
    • Diziplinarteko proiektuak, problemetan eta pentsamendu kritikoan oinarrituriko ikaskuntza.
    • Ikaskuntza kooperatiboa.
    • Estimulazioa eta Behaketa
    • Ikaskuntza esanguratsuaren bidez ikastea, errepikapenean edo memorian oinarrituriko sistema klasikoa erabili ordez.
    • Komunikazio zuzena eta gardena familiekin eta hezkuntza komunitateko kideekin, ikasleen hezkuntzaren jarraipenerako plataforma digitalen bidez; barne plataforma sozialaren bidez; webgune, blog eta gizarte sareen bidez.
    • Espazio Berritzaileak: espazioek eraginkortasunez laguntzen dute hezkuntza aldatzen: espazio irekiak eta dinamikoak, altzari mugigarriz jantziak. Jarduerak eskatzen duenaren arabera moldatzen dira baliabideak, eta ez alderantziz.

    Gure programak eta proiektuak

    Steam proiektua

    Bokazio zientifikoa eta teknologikoa ernatzea, ikuspegi sortzaile eta ekintzaile batetik eta pertsonen benetako premien zerbitzurako.

    STEAM proiektuak Design Thinking metodologiarekin uztartzen direnean, diziplinartekotasuna ez ezik, ekintzailetzarako konpetentzia konplexuak ere sustatzen dira, eta metakognizioa eta, beraz, ikasten ikastea ahalbidetzen duten gogoeta prozesuak bideratzen dira.

    Ikastetxeko STEAM proiektuak:

    Erronka: Berreskuratze sistemaz eta lurreratze kontrolaz hornitutako satelite bat igortzea espaziora, ingurumena zaintzen lagunduko duten gutxienez bi misio garatzeko eta datuak oinarriko estazio batera igortzeko.

    Erronka: Jangelan, 0 hondakin
    Laborategi bizien metodologian oinarrituta eta tokiko komunitateari loturik, elikagaiak xahutzearen gaia lantzen ari gara. Identifikatuta dugu ikastetxeetako jangeletako arazoa, eta irtenbideak planteatzen ditugu janariari eta elikagaietatik gelditutako hondakinei balioa emateko, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat etorrita.
    Nola eragiten digu klima aldaketak?:

    Diziplinarteko STEAM proiektua, gizarte zientzien arloak gidatua eta honako fase hauek osatua: SENTITU (erronka bat dut), IDEIA (aukera ikusten dut), PROTOTIPATU (teknologia zerbitzura), TESTEATU (ideia komunikatzen dut, hura hobetzeko).

    Erronka: Mugikortasun jasangarria:

    • Gazteen artean mugikortasun jasangarriaren kultura zabaltzen laguntzeko automobilismoko ekitaldietarako auto elektriko bat sortzea.
    • Diziplinarteko taldeen arteko elkarlan handia: finantza arloa, komunikazioa, ingeniaritza, diseinua.
     

    Erronka: Kontsumo arduratsua: kontsumo arduratsu eta jasangarrirako irtenbide teknologikoak garatzen dituzten taldeak.

    Erronka: Ikastetxerako energia eredu berri bat garatzea, Garapen Jasangarrirako Helburuen ildotik.

    Proiektu eleanitza

    Bigarren, hirugarren edo laugarren hizkuntzaz jabetzea ez da hizkuntza horri buruzko irakaskuntza jasotze hutsa. Horregatik, hizkuntzak eguneroko errutinetan txertatzearen alde egitean datza gure apustu pedagogikoa. Metodologia horri esker, ikasleek ikaskuntza esanguratsua garatzen dute, eta hizkuntzaren erabilera erreala eta egunerokoa bermatzen da.

    Gure xedea da ikasleak komunikaziorako konpetentzia eleaniztuna garatzea, Haur Hezkuntzatik bertatik hasita. Horrek barne hartzen du bere ahalmenen adierazpen osoa, hizkuntzak komunikazio-bitarteko gisa erabiliz.

    Hauek dira gure proiektuaren ELEMENTU GILTZARRIAK:

    • Only English: lehentasuna ematen zaio testuinguru espezifikoetan ingelesez murgiltzeari, eta, hala, bat dator hizkuntza horretan eremuak sortzearekin.
    • Daily Routine: hizkuntza eguneroko errutinetan txertatzen da sistematikoki.
    • Komunikazio aukerak: komunikazio erreal eta funtzionala eskatzen duten egoerak sortzen dira.
    • Trebetasun berezietarako askotariko estrategiak: askotariko ikuspegiak baliatzen dira hizkuntza trebetasunak garatzeko.
    • Pronunciation Lab: fonetika hobetzeko eta garatzeko espazioak.
    • Home Schooling: ikastetxeko eta etxeko ikaskuntzen arteko lotura eta sostengua bilatzen du.

    Estimulazioa eta Behaketa

    Estimulazioa funtsezko eragilea da gizakiaren garapen integralerako; bereziki, haurtzaroan. Izan ere, trebetasun fisiko, kognitibo, emozional eta sozialak indartzen ditu, eta, horrela, garunaren ahalmena optimitzatzen da, koordinazioa, hizkuntza, autoestimua eta ikasteko ahalmena hobetzen dira, eta bizitza betea izateko eta ingurunera eta gizartera hobeto egokitzeko oinarriak finkatzen dira.

    Behaketa, bestalde, ezinbestekoa da haurrak ezagutzeko eta haiei laguntzeko, errespetuaren bidetik, esperimenta dezaten utziz, irudimena sustatuz eta gatazkak modu autonomoan ebatzi ditzaten bultzatuz.

    Behaketaren bidez, haurra askatasunez adierazten da, berez den bezalaxe, eta zer egiteko gai den ikus dezakegu horrela.

    Biek batera, ikaskuntza integral eta proaktiboa bermatzen dute.

    Psikomotrizitatea

    Haur Hezkuntzako umeek jolas espontaneoaren bidez eta adierazkortasunaren bidez erakusten digute nola dauden eta nola eraikitzen dituzten espazio, denbora, objektu, pertsona eta norbere gorputzarekiko erlazioak.

    COGEST eta FUNDI

    Haur Hezkuntzako estimulazio kognitiboko programak dira, eta helburu dute irakurtzeko eta idazteko gaitasunarekin eta eskolako ikaskuntzarekin lotuen dagoen funtzio kognitiboa sustatzea.

    • FUNDI: metakognizioko jarduerak, Inteligentziaren PASS teorian oinarrituak.
    • COGEST: estimulazio kognitiboko programa. Subjektuak informazioa prozesatzeko eta ikasteko duen modua egituratzen duten oinarrizko lau prozesu kognitibotan sakontzen du.

    Prozesu hauetan, hain zuzen: planifikazioa, sekuentziala, arreta eta aldiberekoa. Lau prozesu horiei batzen zaizkie funtzionamendu emozionala, motibazionala, ikaskuntzen metaketa eta aurretiko esperientziak.

    Barnekotasuna landuz, haurrei aukera emango diegu beren baitarantz begiratzeko, nor bere baitan pertsona “izateko” eta pertsona gisa “hazteko”.

    Lebab barnekotasun-proiektua

    Barnekotasuna landuz, barnera begiratzeko, norbere baitan pertsona gisa “izateko” eta “hazteko” aukera ematen diegu haurrei.

    Aniztasunari erantzuna ikaskuntzan

    • Adimen anitzen aurrean, metodologia anitzak.
    • Ikasteko modu desberdinen aurrean, irakasteko modu desberdinak.

    Orientazio-taldeak, Hezkuntza Proiektu Instituzionalarekin bat etorriz, inklusioa ikasle guztien aukera-berdintasunaren berme gisa ulertzen du, eskola-etapan sor daitezkeen beharrei erantzun espezifikoak eta indibidualak emanez.

    Xakea

    Xakeak adimen gaitasunak trebatzeko eta garatzeko lagungarri diren hainbat ezaugarri biltzen ditu: arretaren kontzentrazioa, memoria (asoziatiboa, kognitiboa, selektiboa, bisuala), abstrakzioa, arrazoiketa, koordinazioa, planifikazioa…

    Matematika berritzailea

    Bi proiektu berritzaile hauen bidez, ikasleek norberaren adinaren arabera ikasten dituzte kontzeptu matematikoak, betiere manipulazioa, behaketa, esperimentazioa eta jolasa abiapuntu harturik. Metodologia honen helburua da ikaslea izatea bere ikaskuntzaren protagonista, bere baliabideak kudeatuz eta askotariko jarduerak landuz.
    E-mat, Onmat

    Ikasle bakoitzak ordenagailu bat

    Programa honek zuzen-zuzenean bat egiten du berrikuntzan eta konpetentzien garapenean oinarritutako bikaintasuna bilatzeko gure konpromiso estrategikoarekin. Gure iritzian, teknologia digitala menderatzea funtsezko konpetentzia da ikasleak ondo molda daitezen mundu gero eta global eta teknologikoago honetan.

    Konpetentzien garapena sustatzeko, ikasle bakoitzak bere gailua du Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera. Gailu hori abangoardiako irakaskuntza-ikaskuntzarako punta-puntako metodologiak bultzatzeko tresna da, eta irteerako profilei eta curriculumeko helburuei egokituta erabiltzen da. Ordenagailuak erraztu egiten du ikaslean oinarrituriko ikaskuntza konpetentzial, kritiko eta sortzailea, aukera ematen baitu erritmoak pertsonalizatzeko, elkarreragin aurreraturako eta informazioa eraginkortasunez kudeatzeko.

    LEONARDO DA VINCIK BIZI GUZTIAN ZEHAR BALIATU ZUENAZ GAINDIKO INTELIGENTZIA POTENTZIALA DUTE HAURREK JAIOTZEAN

    Estatu Batuetako Batxilergo Duala

    Programa honi esker, hala nahi duten ikasleek aukera dute, gure ikastetxean ez ezik, AEBko High School batean ere matrikulatuta egoteko, DBHko 2. mailatik aurrera, Batxilergoko bi urteak barne; horrela, aldi berean egingo dituzte bietako ikasketak, eta Batxilergoko titulu bikoitza eskuratuko dute.

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

      Izena*

      E-maila*

      Telefonoa*

      Zein ikastaro jakin nahi duzu?

      Haur HezkuntzaLehen HezkuntzaBigarren Hezkuntza-DBH

      Iruzkinak

      * Derrigorrezko eremua
      This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

      Gomendatu eta aprobetxatu abantailez zure matrikulan

      Lortu baldintza esklusiboak zure familia atseginak gomendatzen badituzu eta gure eskolan matrikulatzen badira.

      Matricúlate en Madre de Dios ikastetxea y benefíciate de ventajas si recomiendas a tus familias amigas y éstas se matriculan en nuestro Centro