Gure Ikastetxeko Odisea Team, 4. DBH mailako Ekintzailetza Teknologikoko taldea, ESAren, Europako Espazio Agentziaren Nafarroako lehenbiziko CanSat edizioan arrakasta handiarekin parte hartu du.

Europako Espazio Agentziak (ESA) antolatutako lehiaketa honetan, ikasle-taldeak biltzen ditu, freskagarri lata baten tamainako satelie bat diseinatu, eraiki eta espaziora jaurtitzeko erronkarekin.

Satelite horrek zientzia-esperimentu bat exekutatu beharko du, hautsi gabe lur hartu eta jeitsiera horretan taldeak diseinatutako atxikipen-sistema baten bidez jasotako datuen analisiari ekin. Odisea Team taldearen CanSat-ak lurra hartu zuen inolako arazo barik eta minik hartu gabe.

Odisea Team taldea Tirso Casado, Iban Ozcoz, Jon Zuazo eta Iker Gutierrez irakasleek osatzen dute Jose Antonio Ortega eta Andoni Salvadorren laguntzarekin. Gainera parte hartu zuten 10 taldeen artean epaimahai tekniko batek emandako esfortzu eta Ikaskuntza handienaren aipamena jaso zuten.